Kirol-kluben kualifikazio teknikoa garatzeko dirulaguntza (S-39) (2.A.3)

Zer eta zertarako:

Azpeitiko kirol-klubek 2020-2021 denboraldian/2021.urtean amaitu dituzten kirol-formazio ikastaroetarako laguntza zuzenak ematea.

Nork eska dezake:

Dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte honako baldintzak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko Azpeitiko kirol-klubek, beren kualifikazio teknikoa lortzeko eta hobetzeko 2020-2021 denboraldia/ 2021 urtean formazio ikastaroak amaitu dutenentzat:

a) Indarrean den legedian xedatutakoaren arabera eratuta egotea, eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta erakundeen erregistroan eta dagokion federazioan izena emanda edukitzea.

b) Identifikazio Fiskala eta zerga betebeharrak egunean izatea.

c) Sozietate egoitza Azpeitiko udalerrian kokatua izatea, eta jarduera nagusia eremu horren barruan garatzea (herrian ezin diren gune bereziak behar dituzten kirol modalitateak salbu..).

d) Herriko kirol-sistemaren sorrerarako oinarri gisa Eskola Kirolaren gainean Gipuzkoan indarrean den araudian jasoa dagoena bete eta eskola-kiroleko programan aurreikusitako jarduerak garatzen laguntzea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.Eskaera orria

2.Eskaera egiten duen kirol taldearen arduradun/ordezkariaren nortasun agiriaren kopia.

3. Identifikazio Fiskaleko kodearen kopia.

4. Kontu korrentearen titularitatea eskaera egin duen entitatearena dela egiaztatzen duen agiria.

5. Eusko Jaurlaritzaren Kirol elkarte eta entitateen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.

6. Kirol klubaren edo elkartearen estatutuen kopiak (eskaera lehen aldiz egitean, bakarrik).

Non eskatzen da:

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  1. Informazioa jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
                  2.Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea
                  egiaztagiri gisa.
                  3. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
                  Kirol Sailak dagokion txostena egitea.
                  Alkatetzak dekretu bidez ebaztea, aurrez Kirol Sailak
                  erabakitakoa.
                  Jakinarazpena eta ordaintzea.

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Kirolak - Kirola

                  Gainerako informazioa:

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

                  DBEB kodea: LOPD-GDD

                  Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                  Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                  Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                  Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                  Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                  Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                  Informazio gehiago