Joxe Takolo beka (S-24)

Zer eta zertarako:

2020ko diru-laguntza deialdia, goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin lotuta dauden proiektu originalak, esploratzaileak eta dibulgatiboak bultzatzeko beka emateko.

Nork eska dezake:

Beka jaso ahal izango dute Euskal Herriko mendizaleek, mendi-bazkunek, eta beste modu bateko talde eta elkarteek, deialdiaren urte berean oinarrien xedearekin bat egiten duten jarduerak antolatzen dituztenek.

Partaideak mendiko profesionalak izanez gero, proiektuak ezingo du partaideen jarduera profesionalarekin zerikusia izan.

Bekaren eskabidea aurkezteko azken eguna 2020ko uztailaren 13a izango da (egun hori barne).

Beka jasotzen duenak bete beharrekoak izango dira:

- Dirulaguntza jaso duen jardueraren informazio, publizitate eta jardueran JOXE TAKOLO BEKAren laguntza adierazi (Azpeitiko Udalak horri buruz ematen dituen jarraibideen arabera).

- Ekimenak diharduen bitartean, erakundeetako ordezkariek erabakitako moduan eta, ekimena bukatu ondoren, antolatutako proeikzio-sarearen bitartez burututako esperientzia zabaltzen lagundu.

- Azpeitiko Udalaren aurrean justifikatzea diru-laguntzaren xede den proiektua.

*Diru-laguntzaren xedea justifikatzeko, onuradunek dagokion justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute, agiri normalizatuaren arabera, deialdiaren urtea amaitu eta hurrengo hilabetean, eta epemuga 2021eko martxoaren 31 izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Proiektu kideen Nortasun Agiriaren kopia.
  • Entitatearen IFKren kopia, badagokio.
  • Proiektuan parte hartzen duten pertsonen federazio-lizentzia.

Lizentzia hori, gutxienez, bekara aurkeztu baino urtebete lehenago atera beharko da.

  • Garatuko den proiektuaren argibide-memoria, bai paperean bai euskarri informatikoan.
  • Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
  • Eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira:

- Beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatzea eta, hala badagokio, eskuratzea.

- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik, ez eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

- Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta beka honen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

*Diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organo kudeatzaileak, eta ez da beharrezkoa izango haien baimenik. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete egiaztapen hori egiteko baimena, eta, kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Non eskatzen da:

                Zerbitzuaren inguruko informazioa:
              • Telefonoz: 943157200 Emailez: sarrera@azpeitia.eus
                AZPEITIA

              Zenbat kostatzen da:

              Doan.

              Erantzuteko epea:

              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

              Aplikatu beharreko araudia:

              • Goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatzeko 2020 JOXE TAKOLO BEKA egitasmoa osatzen duen dirulaguntza emateko Oinarriak.

              Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

              1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
              2. Instrukzio-fasea: Aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatzea, eta kirol sailak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.
              3. Batzorde teknikoaren ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi epea emango zaio).
              4. Ebazpena.

              Organo ebazlea:

              Alkatetza

              Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

              Kirolak - Kirola

              Gainerako informazioa:

              Erabaki-proposamena horretarako eskuduntza duen organoari bidali ondoren, honek onartutako Beka esleituko du. Erabaki hori uztailaren zehar emango da.

              Emandako beka hori oso-osorik modu aurreratuan ordainduko da, uztailean egingo den jendeaurreko ekitaldi batean.

              Datu pertsonalen babesa:

              Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

              DBEB kodea: LOPD-GDD

              Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

              Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

              Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

              Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

              Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

              Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

              Informazio gehiago