Azpeitiko kirol-klubek 2022-2023 denboraldian/ 2023.urtean egin dituzten azterketa-medikuen gastuetarako laguntza zuzenak ematea.
Dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte honako baldintzak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko Azpeitiko kirol-klubek, 2022-2023 denboraldia edo 2023 urtean beren kirol-modalitatea praktikatzeko patologiarik ez dagoela bermatu edota kirolarien egoera fisikoa ezagutzea behar dutenentzat:
a) Indarrean den legedian xedatutakoaren arabera eratuta egotea, eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta erakundeen erregistroan eta dagokion federazioan izena emanda edukitzea.
b) Identifikazio Fiskala eta zerga betebeharrak egunean izatea.
c) Sozietate egoitza Azpeitiko udalerrian kokatua izatea, eta jarduera nagusia eremu horren barruan garatzea (herrian ezin diren gune bereziak behar dituzten kirol modalitateak salbu..).
d) Herriko kirol-sistemaren sorrerarako oinarri gisa Eskola Kirolaren gainean Gipuzkoan indarrean den araudian jasoa dagoena bete eta eskola-kiroleko programan aurreikusitako jarduerak garatzen laguntzea.
1.Eskaera orria
2. Eskaera egiten duen kirol taldearen arduradun/ordezkariaren nortasun agiriaren kopia.
3. Identifikazio Fiskaleko kodearen kopia.
4. Kontu korrentearen titularitatea eskaera egin duen entitatearena dela egiaztatzen duen agiria.
5. Eusko Jaurlaritzaren Kirol elkarte eta entitateen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
6. Kirol klubaren edo elkartearen estatutuen kopiak (eskaera lehen aldiz egitean, bakarrik).
7. 2022-2023 denboraldian/2023. urtean egindako azterketa medikoen zerrenda (AZM- eranskina)
Azpeitiko Udalak zuzenean eskatuko ditu edozein Erakundeei edo Administrazio Publikoei laguntza hauen oinarrietako
7.artikuluan azaltzen diren dokumentuak eta 2/2005 martxoaren 8ko Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorraren
92.1.d artikuluan zehazten diren onuradunaren zerga betebeharretako dokumentuak , eskaeraren kudeaketarako baldintza guztiak betetzen direla kreditatu, egiaztatu eta datuok eguneratu ditzan.
Modu berean, onuradun izateko Azpeitiko Udalaren Diru- laguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantzaren 10. eta 13.artikuluak jasotako baldintzak betetzen direla ere egiaztatuko da horrela behar izan ezkero.
BITARTEKOTZAKO PLATAFORMATIK ESKATUKO DIREN ZERBITZUAK
Dena dela, eskatzaileek jarduketa hauen aurka egiteko eskubidea izango dute, hori espresuki adieraziz eskaera- inprimakian. Eskatzaileak aurka eginez gero, aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu (horrela eginez gero, eskatutako laguntza lortzeko oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute).
Doan
1. Informazioa jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2.Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
3. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
4.Kirol Sailak eskaerak bideratzea eta ebaluatzea.
5. .Kirol Batzordeak dagokion ebazpen proposamena egitea.
6.Alkatetzak dekretu bidez ebaztea
7. Jakinaraztea eta ordaintzea.
Alkatetza
Kirolak - Kirola
Informazio gehiago: kirola@azpeitia.eus/943-15-0095
Fitxategiaren izena: KIROL-KLUBEEN AZTERKETA-MEDIKOAK EGITEKO DIRULAGUNTZEN DATU PERTSONALEN BABESA
DBEB kodea: LOPD-KIKL 2
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea. Datuen tratamenduaren arloko jarduerak: Datuak erkatzea (Egiaztatzea). Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Datu pertsonalen kategoriak: NAN/IFK/Identifikazio-agiri ofiziala, izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa, sinadura, posta elektronikoa eta sexua.Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga- administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie. Datuen komunikazioa: Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak. Datuak kontserbatzeko epea: Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran ( jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko). Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen- babesa.<