Eskolako kirol-egiturak garatzeko diru-laguntzak (S-25) (2.B.) - 2022
Zer eta zertarako:
Azpeitiko ikastetxeek 2021-2022 ikasturtean egiten diren eskola kiroleko programak ezarri eta gara ditzaten eta kirol-praktika eta jarduera fisikoaren bitartez beren ikasleen hezkuntza-garapena osatzea du helburu.
ESKI
Nork eska dezake:
Dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte 2021-2022 ikasturtean, tokiko Eskola kirola programa sustatzea eta garatzea helburu duten Lehen Hezkuntzako Azpeitiko ikastetxeek edo familiako gurasoen elkarteak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskaera orria.
- Eskaera egiten duen ikastetetxearen arduradun/ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
- Erakundearen IFKren kopia.
- Kontu korrontearen titularitatea eskaera egin duen entitatearena dela egiaztatzen duen agiria.
- Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.
- MEMORIA: 2021-2022 ikasturtean egindako jarduerake eta partaidetza (ESK-eranskina).
- Jolashezi-programa (ESK.1-eranskina).
- Multikirola-programa (ESK.2-eranskina).
- Sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa (ESK.3-eranskina).
- Balantze-ekonomikoa: eskola kiroleko jarduerari dagokiona (ESK.4-eranskina).
- Gastuen zerrenda: eskola kirola programaren guztizko gastua justifikatzeko (ESK.5-eranskina).
Non eskatzen da:
Aurrez aurre:- Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), astelehenetik ostiralera
7:30- 14:30
- Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), ostegunetan
7:30-19:00
- Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), uztaila eta abuztua
8:00-15:00
Informazio gehiago:- kirolak@azpeitia.eus
- Telefonoz, Kirol Sailean, bulego orduetan
943 15 00 95
Zenbat kostatzen da:
Doan.
Erantzuteko epea:
- Aurreikusitako epea: 6 hilabete
- Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
- Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa
Aplikatu beharreko araudia:
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:
- Informazioa jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
- Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
- Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
- Kirol Sailak dagokion txostena egitea.
- Alkatetzak dekretu bidez ebaztea, aurrez Kirol Sailak aurrez egindako irizpenaren arabera.
- Jakinaraztea eta ordaintzea.
Organo ebazlea:
Alkatetza
Kudeaketaz arduratzen den udal saila:
Kirolak - Kirola
Gainerako informazioa:
Ez dagokio.
Datu pertsonalen babesa:
Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak
DBEB kodea: LOPD-GDD
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.
Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.
Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:
Informazio gehiago