Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzei laguntzeko diru-laguntza deialdia (S-37) - 2020 - ITXITA

Zer eta zertarako:

Azpeitiko enpresei zuzendutako diru-laguntza deialdia, langabezian diren eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak merkatu arruntean kontratuak izan daitezen errazteko.

Deialdi honetako laguntzen zenbatekoa 36.000 eurokoa da 2020ko aurrekontu-ekitaldirako.

Nork eska dezake:

Diru-laguntza jasotzeko, enpresa onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Enpresa edo entitateak ez izatea administrazio, entitate edo organismo publikoen mendeko edo ez egotea hein handi batean haiei lotuta.
  2. Enpresa edo entitate eskatzaileek beren egoitza soziala eta/edo langunea Azpeitian izatea
  3. Azpeitiko udalarekin zorrik ez izatea.
  4. Ez izatea sexu diskriminazioagatiko zigorrik.
  5. IAE-JEZn alta emanda egotea eta zerga horren betebeharrak egunean ordainduta izatea, betiere enpresaren jarduerak zerga hori ordaintzea eskatzen badu (Foru Ogasunak egindako ziurtagiria aurkeztu behar da). Zerga ordaintzetik salbuetsita egonez gero, horrela adierazi beharko da zinpeko adierazpen bidez.
  6. Gizarte Segurantzari, Ogasunari eta dagokion udal ogasunari egin beharreko ordainketetan eguneratuta egotea.
  7. Administrazio honi berehala jakinaraztea kontratazioaren ondoren sor daitekeen edozer aldaketa edo arazo.

Jasotako diru-laguntzaren bitartez enpresek kontratatuko dituzten pertsonek, berriz, ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Kontratazioa baino lehen Azpeitian erroldatuta egotea eta errolda eguneratua izatea.
  2. Kontratazioaren unean langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda.
  3. Kontratatutako pertsonak ezingo da izan; enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkonkidea, oinordekoak eta gainerako senideak, odol-edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino, edo sozietatearen izaera juridikoa osatzen duten enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritza kideena.
  4. Kontratatutako pertsona ezingo da aurreko deialdietan enpresa berdinean diruz lagundutako langile bat izan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera orriarekin batera, ondorengo ereduak aurkeztu beharko dira:

  • Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, NANarekin eta eskatzailearen edo eskaeriaren sinatzailearen ordezkaritza ahalordearekin batera.
  • Hirugarren interesdunaren bankuko datuen altaren fitxa.
  • Egindako kontratazioari buruzko datuak.
  • Lan kontratuaren kopia, iraupena eta lanaldia adierazita.
  • Kontratuaren subjektu den pertsonaren lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak egina.
  • Zinpeko adierazpena, non kontrataturiko pertsonak ahaidetasunezko erlaziorik ez duela, enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkonkidea, oinordekoak eta gainerako senideak, odol-edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino, edo sozietatearen izaera juridikoa osatzen duten enpresetako administrazio- organoetako edo zuzendaritzako kideekin. (eskaera orrian bertan)
  • Kontratuaren subjektu den pertsonaren NAN/AIZaren kopia.

Egindako kontratazioaren azken justifikazio unean, kontratazioa edo, hala dagokionean, diruz lagundu daitekeen aldia amaitu denetik hilabete igaro baino lehen, eta beti ere 2021eko abuztuaren 31 baino lehen:

  • Pertsona kontratatuari ordaindutako nominen eta RNT eta RLCen kopia.
  • Diruz lagundutako kontratuko soldatak ordaindu izanaren banku egiaztagiria, laguntzari dagokion aldirako.
  • Egindako kontratazioaren benetako kostua adierazten duen zinpeko aitorpena; soldata, Gizarte Segurantza eta indemnizazioa bereiztuta.

* Diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du deialdi honen organi kudeatzaileak eta ez da beharrezkoa izango haien baimenik. Hala ere, eskatzaileek berariaz uka dezakete egiatapen hori egiteko baimena eta kasu horretan, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Non eskatzen da:

                    Zenbat kostatzen da:

                    Doan

                    Erantzuteko epea:

                    • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                    Aplikatu beharreko araudia:

                    Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                    1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
                    2. Eskabideen balorazioa udaleko Giza Baliabideen sailaren bitartez, oinarrietan ezarritako irizpideen arabera.
                    3. Eskabideak osatu gabe badaude, 10 lan- eguneko epea emango da gabeziak konpontzeko.
                    4. Ebazpen proposamena eta dagokion ebazpena.
                    5. Interesdunari jakinaraztea.

                    Organo ebazlea:

                    Alkatetza

                    Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                    Giza Baliabideak - Giza Baliabideak

                    Gainerako informazioa:

                    Datu pertsonalen babesa:

                    Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

                    DBEB kodea: LOPD-GDD

                    Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                    Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                    Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                    Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                    Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                    Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                    Informazio gehiago