COVID-19aren ondoriozko ostalarien egoera arintzeko dirulaguntza (S-35)

Zer eta zertarako:

38/2020 DEKRETUAn, azaroaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez honako dekretu hau aldatzen baita:36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma- egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS- CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko hartutako neurriek Azpeitiko ostalaritza eta jatetxe establezimenduen artean eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko.

Dirulaguntzatzat hartuko da zuzeneko kontraprestaziorik gabeko funts publikoak erabiltzea, aipatutako dekretua argitaratu izanaren ondorioak beren jardueran eragina izan duten enpresek jasandako gastu arrunten zati bat ordaintzeko.

Nork eska dezake:

Dirulaguntza hauen erregimena aplikatuko zaie soilik baldintza hauek betetzen dituzten enpresa eta norberaren konturako langileei:

• Azpeitiko JEZ erroldan alta emanda egotea, gutxienez, 2020ko azaroaren 6tik.

• Jarduera ostalaritza-jarduerei dagokien JEZko epigraferen bati egokitzea, modu orokorrean 67 multzokoa eta aldi berean, 38/2020 azaroaren 6ko dekretuaren laugarren puntuan ezarritakoak eragiten dietenei.

• Urtean 1.000.000 € edo gutxiagoko fakturazioa izatea.

• Baldintzak betetzen ez dituzten enpresekin loturarik ez izatea edo haiek partaidetzarik ez izatea.

• Zergetako, Gizarte Segurantzako eta Azpeitiko Udalarekiko betebeharrak egunean izatea, eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko adierazitako debekuren batean ez egotea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Dirulaguntza zehatz honen eskaera inprimakia

Eskaera orriarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute eskatzaileek:

• Nortasuna:

- NAN / IFZ

• Establezimenduaren alokairu kontratuaren kopia eguneratua hileroko kuotaren zenbatekoa zehaztuz.

• Maileguaren kopia eguneratua hileroko kuotaren kopurua zehaztuz.

• JEZ ziurtagiri eguneratua

• Bankuko kontu korronteko titularitatea egiaztatzen duen ziurtagiria.

Non eskatzen da:

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  -Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea

                  -Instrukzio-fasea: aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatzea, eta idazkaritza-sailak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.

                  -Ebazpen proposamena

                  -Ebazpena

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Idazkaritza - Idazkaritza

                  Gainerako informazioa:

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

                  DBEB kodea: LOPD-GDD

                  Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                  Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                  Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                  Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                  Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                  Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                  Informazio gehiago