Gizarte mailako bazterkeria eta/edo behar larriko egoerak leuntzeko norbanakoei eta familiei diru-laguntzak ematea.
Zehatz esanda, dirulaguntza hauen helburua da larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea.
Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko dirulaguntzak emango dira.
Dirulaguntzen xede diren kontzeptuak: II. Eranskina
Azpeitian bizi diren pertsonek eta familiek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta jarraian jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte eta dirulaguntzen udal-ordenantzaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (deialdiaren oinarrien 2. eta 3. artikuluak):
1.- Pertsonek eta familiek gizarte-larrialdietarako laguntzei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, jarduera autonomoaren kasuan diru-sarrerak zenbatzeko izan ezik..
2.- Autonomoen kasuan, laguntza eskatu aurreko hileko diru-sarrerak kontabilizatuko dira, baita laguntza eskatzen den aldiko diru-sarrerak ere
*Laguntzak zuritzeko gehienenko epea hilabetekoa izango da, dirulaguntza hori jasotzen denetik hasita.
Eskaera inprimakiaz gain, eskatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:
- Eskatzailea eta BUko gainerako kide> 14 urte badira, pasaportearen fotokopia.
- Familia-liburua edo zaintza/jaboletza/tutoretza egiaztatzeko agiriaren fotokopia.
-Ezkontzaren antzeko harremana: erregistroaren ziurtagiria/ erantzukizunezko aitorpena..
-Tratu txarrak badaude, epaiaren fotokopia/ fiskalaren txostena/babesa agindua.
-Erabat umezurtz diren 18-23 urte dituztenak: egiaztatzeko agiriak
- Diru sarrerak .
-Gastuetako dokumentazioa
- Kontu-zenbakiaren titularraren egiaztagiriak.
-Beste dokumentazioa
Bitartekaritza plataformatik eta eskaerarekin egoera espezifikoan eskatuko diren zerbitzuak: III.ERANSKINA
Informazioa gehiago: Gizarte@azpeitia.eus
Doan.
-Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
-Instrukzio-fasea: Aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatu, eta Gizarte Zerbitzuetako talde teknikoak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.
-Ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).
-Ebazpena
-Justifkazioa, hala badagokio.
Alkatetza
Gizarte zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak
Fitxategiaren izena: UDAL LAGUNTZA EKONOMIKOAK, BANAKAKOAK ETA FAMILIA MAILAKOAK GIZARTE BAZTERKERTA EDOTA MUTURREKO BEHAR EGOERAK ARINTZEKO DIRULAGUNTZAREN DATU BABESA
DBEB kodea: LOPD-FUDA
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea. Datuen tratamenduaren arloko jarduerak: Datuak erkatzea (Egiaztatzea). Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Datu pertsonalen kategoriak: NAN/IFK/Identifikazio-agiri ofiziala, izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa, sinadura, posta elektronikoa eta sexua.Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga- administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie. Datuen komunikazioa: Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak. Datuak kontserbatzeko epea: Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran ( jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko). Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen- babesa.<