Laguntza hauek urtean zehar Azpeitian bizi diren elkarte, talde eta ordena erlijiosoek garatutako jarduerak diruz laguntzeko dira, gizarte-zerbitzuen arloan (gizarte-eremua eta eremu soziosanitarioa).
Gizarte-politikaren arloan jasotako jarduerak, hala nola:
- Hitzaldiak
- Urteko dibulgazio-kanpainak. Azterketa.
- Prestakuntza-ikastaroak antolatzea.
- Biztanleria-sektore jakin batzuetako aisialdia eta denbora librea.
- Asoziazionismoa sustatzea
- Biztanleriaren jarduera sustatzeko jarduerak eta/edo ekintzak, talde espezifikoak integratzeko (toxikomanoak, hirugarren adineko emakume elbarriak).
- Kolektiboei arreta ematea gizarte- eta osasun-zerbitzuen arloan.
Diru-laguntza hau eskatu ahal izango du irabazi-asmorik gabeko edozein elkartek eta gobernuz kanpoko edozein erakundek, baldin eta bere jarduerak bat badatoz oinarri hauekin eta bertan agertzen diren baldintzekin; besteak beste, egoitza nagusia edo legez eratutako ordezkaritza Azpeitian izatea eta Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistroan erregistratuta egotea, edo dagokion erregistroan egotea.
Jarduerak Azpeitian egingo dira.
Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarritzat jotzen diren jarduera sozialek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Azpeitian ordezkaritza ofizialik ez izan eta diruz lagundutako jarduerak Azpeitian egiten diren.
Eskatutako diru-laguntza lortzen bada, onuradunek dagokion justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute, agiri normalizatuaren arabera, deialdiaren urtea amaitu eta hurrengo urtarrilaren 31a epemuga izango duelarik.
a) Erakunde eskatzailearen estatutuak.
b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.
c) Ahalmena emateko edo ordezkatzeko baimena.
d) Eskatu nahi den laguntza-lerroari buruzko informazio zehatza (proiektua, jarduera edo egintza) eta aurrekontu osoa (diru-sarrerak eta gastuak).
e) Dirulaguntzarako erabiliko den kontu korrontearen titulartasuna duen agiria.
f) Deialdiari erantsitako ereduko diru-laguntza eskatzea.
g) Aurkeztutako programaren memoria zehatza.
h) Dirulaguntzaren xede den programaren aurrekontua.
i) Erakundearen urteko aurrekontua
Udalaren esku dauden datuen edo datuen bitartekaritza-plataformaren bidez eskatuko diren zerbitzuak:
Eskabideak pertsona juridikoek ( elkarteek) telematikoki aurkeztu bejarko dituzte, www.azpeitia.eus helbidean.
Doan.
-Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
-Instrukzio-fasea: Aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatu, eta Gizarte Zerbitzuetako talde teknikoak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.
-Ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).
-Ebazpena
-Justifkazioa, hala badagokio.
Alkatetza
Gizarte zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak
Dirulaguntza norgehiagoka-erregimenean emango da, eta ofizioz hasiko da, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko den urteroko deialdiaren bidez.
Fitxategiaren izena: GIZARTE-ESPARRUKO ETA ESPARRU SOZIO-SANITARIOKO ELKARTEEI LAGUNTZA EKONOMIKOAK EMATEKO DATU BABESA
DBEB kodea: LOPD-ELKR
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea. Datuen tratamenduaren arloko jarduerak: Datuak erkatzea (Egiaztatzea). Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Datu pertsonalen kategoriak: NAN/IFK/Identifikazio-agiri ofiziala, izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa, sinadura, posta elektronikoa eta sexua.Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga- administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie. Datuen komunikazioa: Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak. Datuak kontserbatzeko epea: Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran ( jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko). Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen- babesa.<