Gizarte Larrialdiko Laguntzak 2023 urterako (S-02)

Zer eta zertarako:

Aldizkakoak ez diren laguntza ekonomikoak dira, diru-laguntza izaerakoak; eguneroko beharren gastu espezifikoei aurre egiteko behar adina baliabide ez duten pertsonei zuzenduak, helburua izanik bazterketa soziala aurreikusi, ekidin edo arintzea.

Nork eska dezake:

Pertsona onuradunek Azpeitian erroldatuta egon behar dute, eta eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan Euskal Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon direnak, edo bere benetako bizitokia berau izan denean.Baita urte beteko bizikidetza unitate independientea izan behar dute, eskaera egiteko momentuan.

Laguntzen kontzeptuen artean, honako hauek daude, besteak beste:

Etxebizitza-gastuak: (alokairua, hornidura, altzariak...)
Lehen mailako gastuak: (jantziak, hezkuntza, osasun-arreta...)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera inprimakiaz gain, eskatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:

-Familia liburua,

-Diru-sarrerak eta ondasunak:

  • Nominak: Azkenengo 3 nomina.
  • Besteak: ( Alokairua, interesak, herentzia eta legatuak, kalte-ordainak, dohaintzak, mantenu pentsio/ konpentsazio pentsioaren atzerapenak, etab.)

-Banantze epaia eta hitzarmen arautzailea.

-Bankuko kontu zenbakia: IBAN titularitate zenbakia.

-Bankuko mugimenduak.

-Errentamendu kontratua/ Azpierrentamendu kontratua/ Hipoteka-kredituaren dokumentua.

-Autoaren dokumentazioa: Fitxa teknikoa.

-Jatorriko herrialdeko ondasunen ziurtagiria.

-Fakturak eta ordain-agiriak

1.- Eskabidea egiten duen pertsonak baimena ematen badu, Gizarte Zerbitzuak bilduko dituen dokumentazioa, bestela, eskatzaileak agiri horiek aurkeztu beharko ditu:

  • EAEko Udalak: Bizikidetasun-errolda datuen kontsulta (Orokorra)
  • Poliziaren Zuzendaritza Nagusia: Nortasun-datuen egiaztapena
  • Gipuzkoako Foru Aldundia - Ondasun higiezinen kontsulta
  • Gipuzkoako Foru Aldundia- PFEZaren kontsulta Gipuzkoako Foru Aldundia- Kontu-mailaren kontsulta
  • Gipuzkoako Foru Aldundia – Ondare-mailaren kontsulta
  • Foru-ogasunak - Ondasun higiezinen kontsulta Foru Ogasunak - PFEZaren kontsulta
  • Foru-ogasunak - Kontu-mailaren kontsulta
  • Foru-ogasunak - Ondare-mailaren kontsulta Katastroko Zuzendaritza Nagusia – Katastro-datuen kontsulta
  • Trafikoko Zuzendaritza Nagusia – Ibilgailu zerrendaren kontsulta
  • Eusko Jaurlaritza - Etxebizitzako Prestazio ekonomikoen kontsulta
  • Eusko Jaurlaritza - Euskadiko Etxebizitza publikoen eskatzaileen erregistroa
  • Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoa - Langabezi-Datuen kontsulta
  • Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoa - Langabeziako gaurko Zenbatekoen kontsulta
  • Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoa - Langabeziako aldiko Zenbatekoen kontsulta
  • Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoa – Gaurko Datarako Enplegu Eskatzaile bezala Izen-Ematearen kontsulta
  • Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoa – Data Zehatzerako Enplegu Eskatzaile bezala Izen- Ematearen kontsulta
  • Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoa - Langabezi-Egoeraren gaurko kontsulta
  • LANBIDE - Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren kontsulta
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra - Lan-Bizitzaren kontsulta
  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala - Gizarte-prestazio publikoen kontsulta

Non eskatzen da:

    Aurrez aurre:
  • Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen saileko herritarrentzako arreta zerbitzuan. Helbidea: 1766ko Matxinada kaleko 2 eta 3 etxeatariko baxua (astelehenetik ostegunera)
    20730 AZPEITIA
    8:30-14:30
  • Udaletxeko Gizarte Zerbitzuen saileko herritarrentzako arreta zerbitzuan. Helbidea: 1766. Matxinada kaleko 2 eta 3 etxeatariko baxua. (ostiraletan)
    20730 AZPEITIA
    8:30-14:00

              Informazio gehiago:
            • Telefonoz, Gizarte Zerbitzu Sailean bulego orduetan
              943 15 71 92
            • gizarte@azpeitia.eus

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan.

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  • Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
                  • Beharraren balorazioa eta ebazpen-proposamena
                  • Ebazpena.
                  • Jakinarazpena eta ordainketa egin.
                  • Dirulaguntzaren zuriketa egin.
                  • Artxibatu.

                  * Diruz lagundutako gastua jakinarazpenean ezarritako epean eta moduan egiaztatu beharko da.

                  * Emandako laguntza justifikatu ezean, itzuli egingo du.

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Gizarte zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

                  Erlazionaturiko tramiteak

                  Gainerako informazioa:

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Gizarte larrrialdietarako laguntzetako datu babesa

                  DBEB kodea: LOPD-GLLK

                  Helburua: Gizarte-zerbitzuen esparruan herritarrei aholkuak eta arreta emateko behar den informazioa kudeatzea, bai eta bazterkeria-egoeran edo-arriskuan dauden pertsonentzako eskubideak eta baliabideak ematea ere.

                  Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                  Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta eskumena duten justizia administrazioei jakinarazi ahal zaizkie.

                  Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                  Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                  Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                  Informazio gehiago