Garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa-auzoetako biztanleei udalerri barruan bidaiatzeko taxia erabiltzeko dirulaguntzak.
Diruz lagunduko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten bidaiak:
- Udalerri barruan egindako bidaiak (beraien etxebizitzatik erdigunera baita alderantzizko norabidean ere).
- Bidaia horiek, Azpeitiko taxi-lizentzia izan eta Azpeitiko udalarekin programa honetarako hitzarmena sinatu duten taxilariekin egitea. (Horretarako, diru-laguntzaren eskubidea onartzen denean emango den txartel identifikagarrian deia egiteko edota whatsapp-a bidaltzeko telefono zenbakia jasoko da)
- Egindako ibilbideak hauek izatea: I eranskinean jasotako auzo bateko etxebizitza batetik Azpeitiko erdigunera, beste landa-auzo batera edota alderantzizko noranzkoan.
- Bidaiak honako egun eta orduen barruan egitea (abuztuan ezik):
Igande eta jai egunetan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko, ezta abuztuan egindako bidaiak ere
Auzo-taxi zerbitzua ezin da inolaz ere, eskolako garraio zerbitzua emateko erabili. Norbaitek eskolara joateko taxia hartuko balu, onartutako taxi tarifak ordaindu beharko ditu.
Pertsona onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
a. Azpeitian erroldatuta egotea (I. eranskinean agertzen diren auzo edo kale batean). Errolda baldintza bete ezean, beharrezkoa izango da I. eranskineko auzo-eremuetan premia bereziak dituzten pertsonak zaintzen lan egitea edo gizarte-zerbitzuen sailetik etorritako kasuak izatea.
b. 18 urtetik gora izatea, edo 12-18 urte bitartekoa izanda gurasoen edo tutoreen baimena izatea.
c. 38/2003 Legeak (diru-laguntzen Lege orokorrak) 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako batean ere sartuta ez egotea.
d. Udalarekiko betebehar fiskaletan egunean egotea.
Eskabide orriarekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:
1. Erantzunkizunpeko adierazpena, non eskatzailea 38/2003 Legeko 13. artikuluan aurreikusitako debekuetan sarturik ez dagoela adierazten den.
2. Zinpeko aitorpena, xede bera finantzatzeko beste entitate edo erakunde batzuei eskatutako edo eskatzea aurreikusi diren diru-laguntzak zeintzuk diren adierazten den. Honako hauek zehaztuta: Erakundearen izena eta jasotako edo eskatutako diru-laguntza.
3. Errolda baldintza bete ezean, I. eranskineko auzo edo kaleren bateko etxe batean lana egiten duela ziurtatzen duen kontratuaren kopia.
BITARTEKARITZA-PLATAFORMAREN BIDEZ ESKATUKO DIREN ZERBITZUAK:
GFA: zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: Gizarte Segurantzaren betebeharretan egunean egotearen kontsulta.
UDALA: Errolda
* Azpeitiko Udalak automatikoki eskuratuko ditu beste administrazio batzuetan dauden dokumentuak, salbu eta eskatzaileak ekintza hori berariaz baimentzen ez badu.
Doan
-Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
-Instrukzio-fasea: aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatzea, eta udaletxeko hirigintza eta ingurumen sailak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.
-Ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).
-Ebazpena (baiezko kasuan, ebazpenaren jakinarazpena Udaletxeko Hirigintza Sailean jaso beharko da erabiltzaile txartelarekin batera)
Alkatetza
Ingurumena - Ingurumena
Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak
DBEB kodea: LOPD-GDD
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea. Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.<