Covid-19-ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko diru-laguntza (S-33)

Zer eta zertarako:

Azpeitiko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan Covid 19ri aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsioak, ekipamenduak eta azterlanak egiteko diru-laguntzak.

Diru-laguntza horien helburua da tokiko jarduera sustatzea eta suspertzea, sektore horien jarduera ekonomikoari, enpleguari eta lehiakortasunari eutsi ahal izateko, biek aurre egin diezaieten Covid19ak eragindako krisiak eragindako ondorioei.

Nork eska dezake:

Dirulaguntzaren onuradunak izan daitezke beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 15 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko (1/1993 Foru Dekretu Arautzaileak, apirilaren 20koak, Jarduera Ekonomikoei buruzko Zergaren testu bategina onesten duenak, 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomikoei buruzko zergaz salbuetsiak dauden zergadunak).

Eskaera aurkeztean, onuradunek hurrengobaldintza hauek bete beharko dituzte:

• Azpeitiako jarduera ekonomikoei buruzko zergaren matrikulan, txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreei dagozkien epigrafe ekonomikoetan, alta emanak egongo dira.

• Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko betebeharrak egunean dauzkatela egiaztatu beharko dute, eta baita Azpeitiako Udalarekiko betebeharrak ere.

• Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan aurreikusitako debekurik ez dute izango.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskaera orriarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

• Eskaera ordezkari legalak egin badu, ordezkaritza baimena aurkeztu beharko du (ahalordeak pertsona juridikoen, sozietate zibilen, ondasun komunitateen edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako entitateen kasuan).

• Errolda-egoeraren ziurtagiri eguneratua, adierazten dituena jarduera ekonomikoa, alta data, helbide fiskala eta, hala badagokio, jarduera garatzeko lokala.

• Kontu korronteko titularitatea egiaztatzen duen ziurtagiria.

* Azpeitiko Udalak automatikoki eskuratuko ditu beste administrazio batzuetan dauden dokumentuak, salbu eta eskatzaileak ekintza hori berariaz baimentzen ez badu.

Non eskatzen da:

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  -Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea

                  -Instrukzio-fasea: aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatzea, eta idazkaritza-sailak egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egitea.

                  -Ebazpen proposamena (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).

                  -Ebazpena

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  Idazkaritza - Idazkaritza

                  Gainerako informazioa:

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

                  DBEB kodea: LOPD-GDD

                  Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                  Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                  Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                  Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                  Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                  Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                  Informazio gehiago