Dirulaguntza hauek 2023. urtean Azpeitiko kultur elkarteen kultur egitasmo edo/eta urteko programen garapena finantziatzera zuzenduta daude.
Laguntza hauen bidez, Azpeitiko Udalaren Kultur sailak erabilera publikoko edo kultura-intereseko izaera duten ekimenak diruz lagundu ahal izango ditu, deialdian zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.
Dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte, Azpeitian edo beste udalerri batean kultura-jarduerak egiten dituzten eta egoitza Azpeitian duten irabazi asmorik gabeko erakundeek.
Onuradunek Azpeitiko Udalak dirulaguntzak emateko eratutako ordenantza arautzailearen 10. eta 13. artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.
Beka jasotzen duenak Azpeitiko Udalaren aurrean dirulaguntzaren xede den proiektua justifikatu beharko du.
* Dirulaguntzaren xedea justifikatzeko, onuradunek dagokion justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute, agiri normalizatuaren arabera, deialdiaren urtea amaitu eta hurrengo hilabetean, eta epemuga 2024eko urtarrilaren 31 izango da.
1.Eskaera orria behar bezala beteta.
2.Eskatzailearen eta/edo ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
3. Erakundearen IFKren kopia, hala badagokio.
4. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoela, badagokio, eta Udal Erregistroan (gaur egun sorrera-fasean) izena emana dagoela dioen Ziurtagiria.
5. Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
6. Elkartearen jarduera orokorraren memoria (urte osoko programarako eskaerei dagokionean).
7. Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo programaren memoria (proiektu zehatzetarako eskaerei dagokionean).
8. Elkartearen jarduera orokorraren gastuen eta sarreren aurrekontua, edota, bestela.
9. Dirulaguntza eskatzen den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.
10. Eskabidean jasotako zinpeko aitopena.
Azpeitiko Udalak zuzenean eskatuko ditu edozein Erakundeei edo Administrazio Publikoei laguntza hauen oinarrietako 7.artikuluan azaltzen diren dokumentuak eta 2/2005 martxoaren 8ko Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorraren 92.1.d artikuluan zehazten diren onuradunaren zerga betebeharretako dokumentuak , eskaeraren kudeaketarako baldintza guztiak betetzen direla kreditatu, egiaztatu eta datuok eguneratu ditzan.
Modu berean, onuradun izateko Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzak ematea arautzen duen Udal Ordenantzaren 10. eta 13. artikuluak jasotako baldintzak betetzen direla ere egiaztatuko da horrela behar izan ezkero.
Bitartekaritzarako plataformaren bidez eskatuko diren zerbitzuak:
GFA: zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra: Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen kontsulta.
Dena dela, eskatzaileek jarduketa hauen aurka egiteko eskubidea izango dute, hori espresuki adieraziz eskaera-inprimakian. Eskatzaileak aurka eginez gero, aurka egiteko arrazoiak justifikatu beharko ditu (horrela eginez gero, eskatutako laguntza lortzeko oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute).
Doan
1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
2. Instrukzio-fasea kultura saileko talde teknikoari dagokio eta honek aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta egiaztatu ondoren, egin beharreko balorazioa eta txosten teknikoa egingo du.
3. Udaleko Kultur Batzordearen Ebazpen proposamena emango da (proposamena ezezkoa bada, eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi epea emango zaio).
4. Ebazpena. Dirulaguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez emango dira; hau da, aurkeztutako eskabideak alderatu, haien artean lehentasun-ordena ezartzeko.
Alkatetza
Kultura - Kultura
Fitxategiaren izena: Azpeitiko kultur elkarteen urteko programak edo kultur finantzatzera zuzendutako dirulaguntzen datu babesa
DBEB kodea: LOPD-KULE
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea. Datuen tratamenduaren arloko jarduerak: Datuak erkatzea (Egiaztatzea). Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik. Datu pertsonalen kategoriak: NAN/IFK/Identifikazio-agiri ofiziala, izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa, sinadura, posta elektronikoa eta sexua.Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga- administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie. Datuen komunikazioa: Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak. Datuak kontserbatzeko epea: Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran ( jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko). Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen- babesa.<