COVID-19ak zaintza eta kontziliazioaren eremuan eragindako egoerak arintzeko laguntzak

Zer eta zertarako:

Laguntza-lerro honen helburua COVID-19k familietan zaintzaren arloan duen eragin ekonomikoari aurre egitea da. Zehazki, seme-alabak (adina dela-eta) eta mendeko pertsonak laguntzeko eta zaintzeko pertsonak kontratatzeak familiei ekarri dien kostu ekonomikoa konpentsatu nahi da. Guztia lana eta zaintza ardurak uztartzeko asmoz.

Era berean, zaintza eremuko lanak kontratu bidez lotzea ahalbidetu nahi da, egoera prekarioetan lan egin ohi duten pertsonen( nagusiki emakumeak eta etorkinak) lan baldintzak hobetuz –kontratuaren edukiaren arabera aplikagarria den Lan Hitzarmena bete beharko da– eta bide batez enpleagarritasuna sustatuz.

Nork eska dezake:

Honako langile hauek izan daitezke laguntza hauen onuradun, betiere langile aktiboak badira 2020ko martxoaren 13an:

a) Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden besteren konturako langileak.

b) Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

c) Enpleatu publikoak

d) Autonomoak

Onuradunek bete beharreko baldintza berezi eta orokorrak. (Deialdiko 6 eta 7 artikuluak)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.- Eskabidearekin batera, laguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazio orokor hau aurkeztu behar da:

a)Filiazio, adopzio, tutoretza, harrerako zaintzaren egiaztagiria, ebazpen judiziala edo adopzioa dagoenean, ahaidetasunarena, edo laguntza-eskatzailearen eta lagundu, artatu eta zaindu beharreko pertsonaren arteko izatezko bikotea izatearena.

b)Seme-alaba edota senideak zaintzeko eginiko kontratuaren kopia.

c)Sarrera fiskalen egiaztapena: 2020ko lehen hiruhilekoan jasotako sarrerei dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira ( nominak edo dokumentu baliokideak eta beti ere familia unitatea osatzen duten eta sarrerak dituzten guztiena )

d) Lagundu, artatu eta zaindu beharreko pertsona besteren mendeko senide bat denean, mendekotasun-ziurtagiria, eskudun administrazioak emana, non mendekotasun-maila eta maila bakoitzaren barruko azpimaila zehazten baitira, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendeko- tasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

f) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adierazten baita bete egiten direla agindu honen 7. artikuluaren b) eta f) arteko baldintzak eta, hala badagokio, baita puntu hauek ere:

  • Asistentzia, arreta eta zaintza hartu behar duen 3 urtetik beherako semea edo alaba haurtzaindegi batean matrikulatuta zegoela 2020ko martxoaren 13an.
  • Dibertsitate funtzionala edo desgaitasun aitortua duen 14 urtetik gorako semea edo alaba ikastetxe batean matrikulatuta dagoela.
  • Lagundu, artatu eta zaindu beharreko pertsonari modu iraunkorrean itxi zaiola ingresatuta zegoen besteren mendeko adinekoentzako egoitza, edo gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroa, edo besteren mendeko pertsonentzako eta gizarte-inklusioa sustatzeko egoitza.
  • Egoiliarrei edo erabiltzaileei lagundu, arreta eman eta haiek zaintzeko egoitza horiek itxita egon diren aldia.

2.– Egoera hauetan, halaber, egiaztatu beharra dago:

a) Epailearen erabaki baten bidez ezarritako seme-alaben zaintza eta jagoletza partekatuaren kasuan, ebazpen horren kopia aurkeztuko da.

b) Eskatzailea genero-indarkeriaren biktima izanez gero, Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan edo haren ordezko arauan ezarritako modu batez genero-indarkeria ziurtatzen duen agiria.

c) Familia-unitatea osatzen duen norbaitek desgaitasun edo mendekotasun aitortu bat izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiri bat.

d) Eskatzailea familia ugarikoa bada, horren egiaztagiria.

3.– Ez da onartuko laguntza-eskabidea aurkeztu den eguna baino hilabete lehenagoko agiririk.

Non eskatzen da:

              Zenbat kostatzen da:

              Doan

              Erantzuteko epea:

              • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: baiezkoa

              Aplikatu beharreko araudia:

              Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

              1. Eskabidea eta justifikazio-dokumentazioa erregistratzea.

              2. Idazkaritzako Sailaren intrukzio- eta balorazio-fasea.

              3. Eskaeraren ebazpen proposamena edo/eta ebazpena.

              Organo ebazlea:

              Alkatetza

              Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

              Idazkaritza - Idazkaritza

              Gainerako informazioa:

              Datu pertsonalen babesa:

              Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

              DBEB kodea: LOPD-GDD

              Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

              Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

              Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

              Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

              Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

              Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

              Informazio gehiago