Datuen tratamendua ezerezteko eskubidea egikaritzeko eskabidea (DB-03)
Zer eta zertarako:
Bere datu pertsonalak ezereztea eskatzeko eskubidea izango du eskatzaileak, hauetakoren bat gertatuz gero:
- Datuak beharrezkoak ez izatea bildu edo tratatu ziren helburuetarako.
- Tratatzearen oinarria den baimena kentzea, tratamenduak beste oinarri juridiko bat ez badu.
- Interes publikoan oinarritutako tratamenduaren aurka agertzea eta tratatzeko beste zio legitimoren batek lehentasuna ez izatea.
- Datu pertsonalak modu ez-zilegian tratatu izana.
- Legezko obligazio bat betetzeko ezereztu behar izatea.
1. eta 2. baldintzak ez dira aplikatuko tratamendua honako hauek bideratzeko beharrezkoa izanez gero:
- adierazpen askatasuna erabiltzeko,
- lege obligazio bat edo interes publikoan oinarrituriko eginkizun bat betetzeko, nahiz arduradunari izendaturiko botere publikoak betetzeko,
- osasun publikoaren alorreko interes publikoaren zioak direla kausa,
- interes publikoko artxibatze helburuak betetzeko, ikerketa zientifiko edo historikoaren helburuetarako edo estatistika helburuetarako,
- erreklamazioak egin, bideratu edo aldeztu ahal izateko.
DAEZ
Nork eska dezake:
- 14 urtetik gorako pertsona fisikoek.
- 14 urte baino gutxiago dituztenek edo ezintasun egoeran daudenek, legezko ordezkari baten bidez.
- Pertsona fisikoaren ordezkariak.
Noiz eska daiteke?
Urte osoan
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da
Nortasuna egiaztatzeko, NANa aurkeztu beharko du.
Eskabidea ordezkari bidez aurkeztuz gero, horren nortasuna eta ordezkaritza frogatu beharko ditu legeek xedatutako moduan, bai eta ordezkatuaren NANa erakutsi ere.
Non eskatzen da:
Zenbat kostatzen da:
Doan
Erantzuteko epea:
- Aurreikusitako epea: Hilabete 1
- Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
- Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa
Aplikatu beharreko araudia:
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Nolanahi ere, tratamenduaren arduradunak beti erantzun beharko du, eskatzailearen datuak tratatuz gero zein ez.
- Datuak ezerezteko eskabidea ukatuz gero, zergatiko hauetako bat idatziz adierazita utzi beharko dute: hartarako zio legitimo bat izatea edo legeren nahiz arau komunitarioren batek galaraztea.
Organo ebazlea:
Alkatetza
Kudeaketaz arduratzen den udal saila:
Idazkaritza - Idazkaritza
Erlazionaturiko tramiteak
Gainerako informazioa:
Datuen babesaren arduraduna: dbd@azpeitia.eus
Datu pertsonalen babesa:
Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, eskubideen egikaritza
DBEB kodea: RGPD
Helburua: Datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideen egikaritzari dagokien personen eskaerak kudeatzea.
Legitimazioa: DBEOren 6.1.c) artikulua: lege betebeharra betetzea: - 2016/679 Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorraren 15.artikulua eta hurrengoak.
Gordetzeko epeak: Eskubideen egikaritza prozesua amaitu denetik urte batera, eta, egotekotan, kontrol agintaritzak emandako ebazpena irmoa denetik.
Komunikazio hartzaileak: Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak<