Datu tratamendua zuzentzeko eskubidea egikaritzeko eskabidea (DB-02)

Zer eta zertarako:

Datu pertsonalak zehatzak ez badira edo osorik ez badaude, horiek aldatzeko eskubidea izango du eskatzaileak.

Nork eska dezake:

  • 14 urtetik gorako pertsona fisikoek.
  • 14 urte baino gutxiago dituztenek edo ezintasun egoeran daudenek, legezko ordezkari baten bidez.
  • Pertsona fisikoaren ordezkariak.

Noiz egin daiteke eskaera?

Urte osoan

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da

- Nortasuna egiaztatzeko, NANa aurkeztu beharko du.

- Eskabidea ordezkari bidez aurkeztuz gero, horren nortasuna eta ordezkaritza frogatu beharko ditu legeek xedatutako moduan, bai eta ordezkatuaren NANa erakutsi ere.

- Beharrezkoa izanez gero, datuak zuzenak ez direla edo batzuk falta direla egiaztatzeko dokumentuak erantsi beharko ditu.

Non eskatzen da:

              Zenbat kostatzen da:

              Doan

              Erantzuteko epea:

              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: hilabete 1
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

              Aplikatu beharreko araudia:

              Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

              1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
              2. Nolanahi ere, tratamenduaren arduradunak beti erantzun beharko du, eskatzailearen datuak tratatuz gero zein ez.
              3. Datuak zuzentzeko eskabidea ukatuz gero, zergatiko hauetako bat idatziz adierazita utzi beharko dute: hartarako zio legitimo bat izatea edo legeren nahiz arau komunitarioren batek zuzentzea galaraztea.

              Organo ebazlea:

              Alkatetza

              Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

              Idazkaritza - Idazkaritza

              Gainerako informazioa:

              Datuen Babesaren arduraduna: dbd@azpeitia.eus

              Datu pertsonalen babesa:

              Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, eskubideen egikaritza

              DBEB kodea: RGPD

              Helburua: Datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideen egikaritzari dagokien personen eskaerak kudeatzea.

              Legitimazioa: DBEOren 6.1.c) artikulua: lege betebeharra betetzea: - 2016/679 Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorraren 15.artikulua eta hurrengoak.

              Gordetzeko epeak: Eskubideen egikaritza prozesua amaitu denetik urte batera, eta, egotekotan, kontrol agintaritzak emandako ebazpena irmoa denetik.

              Komunikazio hartzaileak: Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak

              Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

              Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

              Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

              Informazio gehiago