Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntza deialdia 2023 urterako (S-12)

Zer eta zertarako:

2017tik aurrera Udalak etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza programa bat bideratu du bai etxebizitza hutsak mobilizatzeko baita, kolektibo ahulago jakin batzuek alokairuko etxebizitzak eskura ditzaten sustatzeko ere.

Laguntza hauen xedea, biztanleriaren kolektibo desberdinen ohiko bizilekurako etxebizitzaren alokairuaren zati ordaintzen laguntzea da: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria edo/eta ezgaitasun absolutoa duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona eta alargunak, alokairu erregimenean etxebizitza bat dutenak edo 2023ko urriak 15a baino lehen egiteko konpromezua hartzen duenak. Halaber, laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte, Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezala justifikatutako egoeretan, etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko eskubidea duten pertsonak eta erakunde honek, egoera hori konpontzeko behar diren baliabideak ez dituen neurrian.

Nork eska dezake:

Indarrean dagoen aurrekontu ekitaldiaren kargura emango diren dirulaguntzen onuradunak izango dira, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN oinarri hauek argitaratzen diren egunean eta diruz lagungarri den epealdian, jarraian aipatzen diren baldintza zehatzak beteko dituzten pertsona edo Bizikidetza Unitateak:

A) 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, Bizikidetza Unitatearekin batera bizi diren menpeko adin txikikoak salbuetsita.

Dirulaguntza 36 urte betetzen diren hilaren aurreko hilabeterarte onartuko da.

B) Mugikortasun urria duten pertsonak (7 eta 15 bitarteko puntuak), bai eta ezgaitasun absolutua duten pertsonak ere. Mugikortasun urria edo ezgaitasun absolutua egiaztatzeko beharrezkoa den Txosten Teknikoa kudeatze prozesuan duten eskatzaileen eskaera onartua izango da, betiere dirulaguntza eman aurretik aipatu dokumentazioa aurkezten badute.

C) Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak (sententzia judizial irmoa izan behar dute).

D) 70 urtetik gorako pertsonak.

E) Alargunak.

*Onuradunek bete beharreko baldintzak (Oinarrietako 3. artikulua)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira (oro har, eskabide guztietarako):

1. Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.

2. Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza-txartelaren fotokopia.

Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hau kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiaztatzeko, baldin eta ondorengotza alegatu bada.

3. Jaiotza ziurtagiri literala (Erregistro Zibila).

4. Etxebizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagungarri den epealdiari dagokiona (2022ko urriak 16tik 2023ko urriak 15era).

5. Banku kontu baten titularitatea egiaztatzen duen banku agiria.

6. Etxebiden izena eman izanaren edo izena emateko eskabidea aurkeztu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

7. Estatu mailan etxebizitza jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria eta laguntza eskaera aurkeztu baino gehienez 15 egun lehenagokoa.

Etxebizitza baten titular-kide izanez gero, honako agiriak ere aurkeztu beharko dira:

- Herentzia kasuan, herentziaren onarpen-agiria eta partizioaren eskritura.

- Dohaintza-kasuan, dohaintza eskritura.

- Bi kasuetan, partaidetza saldu izanaren kasuan: eskualdatze eskritura.

8.- Banandu edo dibortziatuta dauden pertsonen kasuan:

- Epai irmoaren fotokopia bat, non zehazten den hitzartutako seme-alabengatiko mantenu pentsioa. Mantenu pentsioaren ordainketen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

- Hipoteka kargei dagozkien hileroko ordainketen ziurtagiriak.

9.- Dagokion kasuan:

- Lanbidek igorritako ebazpena (EPO kobratzea dagokion edo ez adierazten duena).

- Eusko Jaurlaritzak igorritako ebazpena (Gaztelagun alokairu laguntza kobratzea dagokion edo ez adierazten duena).

- Eusko Jaurlaritzak igorritako ebazpena (Eskubide Subjektiboaren Prestazioa kobratzea dagokion edo ez adierazten duena).

Udalaren esku dauden datuen edo datuen bitartekaritza-plataformaren bidez eskatuko diren zerbitzuak:

UDALA: Errolda

GFA: PFEZ kontsulta

GFA: zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: Gizarte Segurantzaren betebeharretan egunean egotearen kontsulta.

Non eskatzen da:

    Aurrez aurre:
  • Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), astelehenetik ostiralera
    7:30- 14:30
  • Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), ostegunetan
    7:30-19:00
  • Azpeitia berritzen S.A.ren bulegoan
    Enparan Kalea 34 AZPEITIA
    08:00-13:30/14:30-17:30
    943 15 71 83
  • Azpeitia berritzen S.A.ren bulegoan
    Enparan Kalea 34 AZPEITIA
    08:00-13:30/14:30-19:00
    943157183
  • Azpeitia berritzen S.A.ren bulegoan
    Enparan Kalea 34 AZPEITIA
    08:00-14:30
    943 15 71 83
  • Azpeitia berritzen S.A.ren bulegoan
    Enparan Kalea 34 AZPEITIA
    08:00-14:30
    34943157183

                    Zenbat kostatzen da:

                    Doan

                    Erantzuteko epea:

                    • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

                    Aplikatu beharreko araudia:

                    Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                    -Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea

                    -Oinarrietako 7. artikuluaren baitan, Azpeitiko udalak Azpeitia Berritzen S.A.ren kargu utziko du dirulaguntza hauen eskaerak jaso eta horiek tramitatzeko instrukzio lana, baina beretzat gordeko du ebazteko ahalmena.

                    -Ebazpen proposamena ( eskatzaileari 10 eguneko entzunaldi-epea emango zaio).

                    -Ebazpena

                    Organo ebazlea:

                    Alkatetza

                    Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                    Idazkaritza - Idazkaritza

                    Erlazionaturiko tramiteak

                    Gainerako informazioa:

                    Datu pertsonalen babesa:

                    Fitxategiaren izena: ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIAREN DATU BABESA

                    DBEB kodea: LOPD-ALOD

                    Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).

                    Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@zpeitia.eus

                    Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                    Datuen tratamenduaren arloko jarduerak: Datuak erkatzea (Egiaztatzea).

                    Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                    Datu pertsonalen kategoriak: NAN/IFK/Identifikazio-agiri ofiziala, izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa, sinadura, posta elektronikoa eta sexua.

                    Komunikazioen jasotzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga- administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                    Datuen komunikazioa: Ez zaie datu pertsonalik lagako hirugarren batzuei, salbu eta espresuki baimenduetakoei edo legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

                    Datuak kontserbatzeko epea: Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denboran ( jarduerak kudeatzeko, laguntzeko eta kontrolatzeko).

                    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa aurkeztea ere.

                    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko datuen babesari buruzko atalean: https://azpeitia.eus/zerbitzuak-eta-tramiteak/datuen- babesa.

                    <