Herriko ekonomiaren sustapenerako diru-laguntzak (S-23) - 2021

Zer eta zertarako:

Laguntza hauen azken helburua tokiko ekonomia sustatzea da, alde batetik, azken hilabeteetan jasandako pandemiak eragindako sektoreak bultzatuz, eta bestetik, enplegua sustatuz, industria-proiektuei eta gizarte-helburuak dituzten proiektu ekintzaileei lagunduz, horretarako hainbat baliabide emanez.

Lau dirulaguntza lerro aipa daitezke:

1) Zerbitzu sektorean eta/edo lehenengo sektorean jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak.

2) Industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak, enplegua sortu edo mantentzen duten eta garapen jasangarria bultzatzen duten inbertsio-proiektuak eta genero-berdintasuna sustatzeko dirulaguntzen lerroak sustatzeko dirulaguntzak.

3) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko eta energia berriztagarriak ekoizteko kooperatiba laguntzeko dirulaguntzak.

4) I. sektorean, zerbitzuen sektorean, ostalaritzan nahiz industrian enplegua sustatzeko dirulaguntzak.

Nork eska dezake:

Dagokion legedi zein diru-laguntza hauen deialdiaren oinarrietan jasotako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoek.

*Diru-laguntzaren xedea justifikatzeko, onuradunek dagokion justifikazio-kontua aurkeztu beharko dute, agiri normalizatuaren arabera, diru-laguntzaren lerro bakoitzaren deialdian adierazitako epeen barruan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1. DOKUMENTAZIO OROKORRA

Eskaera-orriarekin batera, honako ereduak aurkeztu beharko dira:

1.- Eskatzailearen edo/eta entitate eskatzailearen ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.

2.- Sozietatearen eraketa eskrituraren, estatutuen eta Merkataritza Erregistroan izena emana egotearen agiriaren kopiak, hala dagokionean. Elkarteen kasuan, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroko inskripzioa aurkeztu beharko da

3.- Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia

4.-Proiektuaren informazioa, proiektuaren deskribapena eta baloratu nahi den puntu bakoitza jasoko dituena, eta informazio horren euskarri diren akordioak eta ziurtagiriak erantsiko dituena. Sartzen diren alderdiak bakarrik hartuko dira kontuan.

5.- Edozein administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatutatik dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabide ekonomikorik eskatu duen edo ez, jaso duen edo ez jakinaraztea, diruz lagun daitekeen gastu bererako.

6.- Onuradun izateko baldintza baztertzailerik ez duela eta aurkeztutako dokumentazioa egiazkoa dela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

7.- Banku-erakunde batek edo aurrezki-erakunde batek emandako agiria, bere izenean dagoen kontu korronte baten titulartasuna ziurtatzen duena.

Bitartekotzako plataformatik eskatuko diren zerbitzuak edo udalak bere esku dituen datuak:

UDALA:

1.- Proiektua gauzatuko den jarduera gauzatzeko gaitzen duen tituluaren kopia (jarduera sailkatuaren lizentzia edo jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena), edo hala badagokio, eskabidea udal-erregistroan aurkeztu izanaren egiaztagiria.

2.- Azpeitiko Udalarekiko zerga-betebeharren ordainketa egunean izatea egiaztatzen duen ziurtagiria.

BITARTEKOTZA PLATAFORMA:

1.- G.F.A.: Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafeen kontsulta.

2.- G.F.A.: Zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta.

3.- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatearen kontsulta.

Deialdiaren oinarri orokorren 4. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkezteaz gain, diru-laguntza hauek jasotzeko honako agiriak ere aurkeztu beharko dira:

2. I.ERANSKINEKO LAGUNTZETARAKO DOKUMENTAZIOA

3. II.ERANSKINEKO LAGUNTZETARAKO DOKUMENTAZIOA

4. III.ERANSKINEKO LAGUNTZETARAKO DOKUMENTAZIOA

5. IV.ERANSKINEKO LAGUNTZETARAKO DOKUMENTAZIOA

Non eskatzen da:

                  Zenbat kostatzen da:

                  Doan.

                  Erantzuteko epea:

                  • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa

                  Aplikatu beharreko araudia:

                  Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea

                  2. Azpeitia Berritzen SAk egindako eskabideen balorazioa eta ebazpen-proposamena

                  3. Eskaera ebaztea eta interesdunari jakinaraztea

                  Organo ebazlea:

                  Alkatetza

                  Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                  ekonomia - Ekonomia

                  Gainerako informazioa:

                  Datu pertsonalen babesa:

                  Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

                  DBEB kodea: LOPD-GDD

                  Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                  Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                  Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                  Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                  Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                  Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                  Informazio gehiago