Aurreikusi gabeko kultur jarduerak aurrera eramateko dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Udalerrian kultura sustatzeko lan egiten duten pertsona, elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzak.

Nork eska dezake?

Andoainen erroldatutako pertsonek edo bere egoitza Andoainen duten eta Irabazi asmorik gabeko izaera duten elkarte kulturalak.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera inprimaki normalizatuan.
  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduraduna edo ordezkariaren NA kopia.
  • Erakunde eskatzailearen IFK kopia, hala badagokio.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Internet bidez: Udalaren www.andoain.eus web-orriko Zerbitzu Telematikoak erabiliz ere eska daiteke. Zerbitzu telematikoetara sartzeko identifikazio-sistema bat behar da: sinadura digitala duen txartel bat (Izenpe, CAMERFIRMA, FNMT edo DNI-e) edo udaletxean eska dezakezun B@kQ (anbulatorioan eta KZgunean ere bai).

        Eskaera-orria egoitza elektronikotik deskargatu behar da, www.andoain.eus atariaren hasierako orrian (Dirulaguntzak kultur eta kirol taldeei zuzenduak). Inprimakia bete behar da, on-line izapidetzen hasi aurretik.

        * Nolanahi ere, laguntza horiei eta horien izapidetze-prozesuari buruz sor daitezkeen zalantzak argitzeko, harremanetarako telefonoa honako hau izango da: 943303540.

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
        • Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Kutlurako Teknikariaren txostena.
        2. Kultura Batzorde irizpenemailearen ebazpena dirulaguntza ematea baimenduz, edo ez.
        3. Onartutako dirulaguntzaren %60ren aurrerapena.
        4. 2023ko urtarrilaren 31 baino lehenago, garatutako jarduerak jasotzen dituen txosten bat entregatuko da eta urteko likidazioaren egiaztagiriak aurkeztuko dira
        5. Txosten tekinkoaren ondoren, Kultura Batzordearen irizpena eta Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa dirulaguntzaren beste %40 onartuz

        Nork onartu behar du?

        Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Hezkuntza eta Kultura - 943 303 540 edo kultura@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        1. Eskaera aurkezteko epea: 20 egun naturalak iragarkia GAO argitaratu den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
        2. Likidazio aurkezteko epea: hurren urteko urtarrilaren 31 arte.
        3. Dirulaguntza ordainketa:
        • %60 aurretik .
        • Gainontzeko %40a gastuen likidazioa aurkeztu ondoren .

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD