Eskualdeko enpresei zuzendutako dirulaguntzak langabeak kontratatzeko

Zer da? Zertarako da?

Beterri-Buruntza eskualdeko (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) enpresek langabezian diren eta LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa izena eman dauden herritarrak, kontrataziora zuzendutako dirulaguntzak.

Hiru laguntza-talde aurreikusten dira:

  • Izaera orokorra: langabeentzat, oro har.
  • Izaera espezifikoa: lanerako prestakuntza jaso duten langabeentzako lagun tza espezifikoak, lanerako prestakun tza ko ikastaroen bidez edota profesionaltasun-ziurtagirien bidez 2021/22an.
  • Lerro berria: Beterri Buruntza eskualdeko udalek babestutako enplegu-programetan langabetuak parte hartu izangatik 2018, 2019, 2020 eta 2021ean.

Eskaerak aurkezteko epea

2021.12.28tik 2022.04.15ra. Kontratu bakoitzaren hasiera kontratuaren iraupenaren araberakoa izango da.

* Baldintza espezifikoak eta laguntzen zenbatekoak, kasu bakoitzean, oinarrien 7. klausulan.

Nork eska dezake?

Baldintzak

  • 2021.07.01etik 2022.06.30era egindako kontratazioak.
  • Kontratuek 3 hilabeteko iraupena izango dute gutxienez.
  • Edozein modalitate, prestakuntzarako kontratua izan ezik.
  • Lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa, gutxienez % 50 lanaldiarekin.

Enpresa onuradunak:

  • Administrazio, erakunde eta organismo publikoen mendekoak ez izatea edo gehienbat administrazio, ente eta organismo horiei lotuta egotea.
  • Helbide soziala eta/edo lantokia Beterri-Buruntza eskualdean izatea.
  • Ez da sexuagatiko diskriminazioagatik kondenatua izan behar. 250 langiletik gorako enpresa bada, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plana izan beharko du.
  • Eskualdeko udalekin zorrik ez izatea.
  • Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Ez da diruz lagunduko enpresa berak langile bera kontratatzea, aurreko deialdietan diruz lagundu bada.

Pertsona onuradunak:

  • Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean erroldatuta egotea, kontratazioaren aurretik.
  • Lanbideko enplegu-eskatzaile gisa agertzea kontratazioaren unean.
  • Enpresaburuarekin edo enpresaren kontrola dutenekin, zuzendaritza-karguak dituztenekin edo, hala badagokio, Administrazio Kontseiluko kideekin bigarren mailara arteko (hori barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ez izatea. Enpresaren erantzukizunpeko adierazpenarekin frogatuko da (I. eranskina).
  • Enpresa kontratatzailearekin lan-harremanik ez izatea kontratazio-dataren aurreko 3 hilabeteetan.

Baldintzak:

  • 2021.07.1etik 2022.06.30era bitartean egindako kontratazioak.
  • Kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da.
  • Edozein modalitate, prestakuntzarako kontratua izan ezik.
  • Lanaldi osokoa edo partzialekoa, lanaldiaren % 50 gutxienez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Deialdiaren oinarrien 8. klausulan aipatutakoa.

Non/Nola eskatu daiteke?

  1. Aurrrez aurre: Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria sailean – La Salle Etorbidea, 6. Urigain Etxea. 20140 Andoain.
  2. Telematikoki: Erregistro elektronikoaren bitartez. Erregistro elektroni-koan jarduteko, identifikazio-sistema bat beharko da: sinadura digitala duen B@kQ, edo txartel bat (IZENPE, NANI-e, CAMERFIRMA edo FNMT).
  • Eskaera-orria egoitza elektronikotik deskargatu behar da, www.andoain.eus atariaren hasierako orrian (Dirulaguntzak/ Ekonomia sustatzeko eta enplegurako laguntzak atala). Inprimakia bete behar da, on-line izapidetzen hasi aurretik.
  • Behin on-line erregistratzean, eskabidea eta eskatutako gainerako dokumentuak erantsiko dira.
  • Erantsi beharreko dokumentu bakoitza gehienez 25Mb-koa izango da, eta dokumentu guztiak ezin izango dute 50Mb gainditu.

Ordaindu behar da?

Doan da.

Izapidetze edo ebazpen epea

  • Aurreikusitako epea: Ez dago eperik.
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

Araudi aplikagarria

Eskaera jaso ondorengo urratsak

  • Eskaera gabe badago, 10 egun emango dira zuzentzeko.
  • Udalak ofizioz egiaztatuko ditu eskabidean emandako datuak.
  • Zerbitzu teknikoek, behin egiaztatuta enpresaren datuak, eskaera bakoitzaren balorazioa egingo du.
  • Gobernu Batzarraren akordioa.

Nork onartu behar du?

Tokiko Gobernu Batzarrak, Alkatetzak eskuordetuta

Izapidetze ardura duen lansaila

Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria - 943 304 221 edo enplegua@andoain.eus

Beste zenbait ohar interesgarri

  • Laguntzetarako aurrekontu-zuzkidura 297.000 € da.
  • Dirulaguntza lehia-prozedura sinplifikatuaren bidez emango da, eta balorazio-irizpide gisa Udalaren Erregistroan zein egunetan eta ordutan sartu zen izango da.
  • Ebazpenak bi epetan emango dira:

- 1. ebazpea, 2022.01.31 baino lehen aurkeztutako eskabideekin.

- 2. ebazpen bat, 2022.02.01etik 2022.04.15era bitartean aurkeztutako eskabideekin.

Datu pertsonalen babesa

Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

DBEB kodea: M07

Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: LOPD