Argindar eta gas erreziboak ordaintzeko laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Argindar eta gas kontsumoaren ordainagirien zati bat ordaintzeko laguntzak.

Aurkezpen epea: Otsailak 5tik 23ra

Nork eska dezake?

Honako baldintzak betetzen dituzten elkarbizitza unitateak:

  • Andoainen erroldatuta egotea.
  • Elkarbizitzako kide guztien diru-sarrerak 15.210,00€ edo gutxiagokoak izatea
  • 36.000,00€ ko aurrezkiak ez gainditzea
  • Bigarren etxebizitza baten jabe ez izatea %50eko portzentaia gaindituz
  • Azkeneko 6 hilabetetan ezin izango da elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsonengan errolda aldaketarik gertatu, eta egongo balitz, behar bezala justifikatu beharko litzateke, gizarte zerbitzuetako batzordearen iritziz.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera eredu normalizatuan.
  • Lege horren 39/2015 Legearen 28. Artikuluan eta 2016/679 (EB) Erregelamenduko 6.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, Andoaingo Udalak zuzenean kontsultatuko du, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzan, eta NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez, laguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen diren zehazteko beharrezkoa den informazioa, eta, bereziki, honako datu hauek: egunean izatea Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren zerga-betebeharrak; aurreko ekitaldiko errenta-aitorpena; Gipuzkoako eta probintziatik kanpoko ondasun higiezinak; ondare-maila eta banku-kontuen maila.

* 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21 artikuluarekin bat etorriz, eskatzaileak bere datuak kontsultatzearen aurka egin ahal izango du, aurka egiteko arrazoiak adieraziz; eta kasu horretan, udalak dagozkion ziurtagiriak aurkeztera behartu ahal izango du.

Non/Nola eskatu daiteke?

        Ordaindu behar da?

        Doan da.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete

        Araudi aplikagarria

        Ez dagokio.

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Aurkeztutako dokumentazio aztertu ondoren, agiriren bat ekarri ez dutenei herritarrei hutsegitea zuzentzeko gutun bat igorriko zaie, 10 eguneko epea emanez.
        2. Gizarte Zerbitzuak Batzorde Irizpenemaileko irizpena.
        3. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa, laguntzak onartuz edo ukatuz.

        Nork onartu behar du?

        Tokiko Gobernu Batzarrak, Alkatetzak eskuordetuta

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Gizarte Zerbitzuak - 943 304 343 edo gizarte-zerbitzuak@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        Ez dago ezer aipagarririk.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Gizarte-larrialdiko laguntzak

        DBEB kodea: M12

        Fitxategiaren xedea: Berariazko premiak (etxebizitza zuria, linea zuria) estaltzeko laguntza ekonomikoen eskatzaile direnen datu identifikagarriak biltzen dituen datu pertsonalen fitxategia

        Aurreikusitako lagapenak: Eusko Jaurlaritza

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD