Salbuespen eskaera: ura, estolderia eta zabor bilketa tasak

Zer da? Zertarako da?

Ur hornidura, estolderia eta zaborraren bilketagatiko tasen ordainketarako salbuespena eskatzea.

Nork eska dezake?

Tasak ordaintzetik salbuestea eskatu ahal izango dute Ordenantza Fiskaletan ezarritako baldintza guztiak betez Andoaingoak diren bizikidetza multzoak, beti ere udalerri honetan erroldaturik daudenean gutxienez eskaera egin den data aurreko azken urte osoan.

Ondorio horietarako, bizikidetza multzotzat hartuko da biztanleriaren udal erroldan eskaera egin duen herritar beraren helbidean izen emanda dauden kide guztiek osaturikoa.

Kideak Koefizientea Dirusarrerak urtean

  • 1 edo 2 ..................... LGS x 1,25 .................... 17.500,00€
  • 3 edo 4 ......................LGS x 1,45 .................... 20.300,00€
  • >=5 ........................... LGS x 2,05 .................... 28.700,00€

(*) LGS (Lanbidearteko gutxieneko soldata)

Dirusarrerak:

  • Joan den urteko errenta aitorpena aurkeztu izan ezkero, horren zerga
    oinarria.
  • Joan den urtean etekin gordinak, errenta aitorpena aurkeztu ez bada.

Bizikidetza-unitateko ondasunei dagozkien mugak

  • Ohiko etxebizitzaren jabetza ez da aintzakotzat hartuko, horren katastroko balioak 200.000,00 € gainditzen ez duen bitartean.
  • Titularra eta/edo bizikidetza-unitateko beste edizein pertsona ezin dira bigarren etxebizitza jabe izan, honek 30.000 eurotik gorako balio katastrala badu eta etxebizitzaren jabetzaren %50aren edo gehiagoren titularra bada.
  • Ondare ekonomikoa: 36.000,00 €-tik gorakoa.
  • Ez dira kontuan hartuko ere, etxebizitza eraikin edo etxesail berean kokaturiko garaje eta trastelekuak edo, ohiko etxebizitzatik hurbilen dagoen garajea, beti ere guztien baturako katastro balioak 30.000,00 € gainditzen ez badu.
  • Ohiko etxebizitzaz gain, bizikidetza multzoko kideek hiri edo landa izaerako beste óndasun batzuen jabe balira, eta ondasun horiek batzordearen iritziz balio konputagarriak balira, ez legokieke salbuespenak eskatzaileei.
  • Konputagarriak irizten ez diren balioak kontsultatzeko: ikus Ordenantza Fiskalak:

Aurkeztu beharreko agiriak

39/2015 Legearen 28. artikuluan eta 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Andoaingo Udalak, interesdunak horren aurka egiten ez badu, Gipuzkoako Foru Ogasunean eta NISAE elkarreragingarritasun-nodoaren bidez, salbuespena lortzeko baldintzak betetzen dituzuen egiaztatzeko behar den informazioa kontsultatuko du zuzenean eta, bereziki, honako datu hauek: aurreko ekitaldiko errenta-aitorpena; ondasun higiezinak Gipuzkoan eta probintziatik kanpo; ondare-maila eta banketxe kontu-mailak.

2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 21 artikuluarekin bat etorriz, eskatzileak bere datuak kotsultatzearen aurka egin ahal izango du, aurka egiteko arrazoiak adieraziz; eta kasu horretan, udalak dagozkion ziurtagiriak aurkeztera behartu ahal izango du.

Non/Nola eskatu daiteke?

          Ordaindu behar da?

          Doan.

          Izapidetze edo ebazpen epea

          • Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          Araudi aplikagarria

          Eskaera jaso ondorengo urratsak

          1. Eskaera agiriekin batera aurkeztea.
          2. Gizarte Zerbitzuetako Batzorde irizpenemailearen irizpena.
          3. Tokiko Gobernu Batzarraren akordioa onartuz edo ezetsiz.

          Nork onartu behar du?

          Tokiko Gobernu Batzarrak, Alkatetzak eskuordetuta

          Izapidetze ardura duen lansaila

          Kontuhartzailetza - Errentak eta Ordainarazpenak: 943 300 826 edo errentak@andoain.eus

          Beste zenbait ohar interesgarri

          • Eskaera aurkezteko epea: azaroaren 30 arte
          • Eskaera aurkeztu eta hurrengo ekitalditik aurrerako ondorioak izango ditu. Urtero berritu beharko da eskaera.
          • Onuradunek Unean bertan jakinaraziko diote Udalari familia unitatearen kide bakoitzaren egoera ekonomikoan gertatutako edozein aldaketa. Betebehar hau ez betetzeak ordura arte izandako salbuespena galtzea ekarriko du.

          Datu pertsonalen babesa

          Fitxategiaren izena: Zergabilketa

          DBEB kodea: M06

          Fitxategiaren xedea: Udal zergabilketa kudeatzea

          Aurreikusitako lagapenak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta banketxeak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD