Udal artxiboko agiriak edo argazkiak kontsultatzeko

Zer da? Zertarako da?

Udal honek bere artxiboan dituen agiriak edo/eta argazkiak kontsultatzeko baimena eskatzea.

Baldintzak:

  1. Eskaerak hitzez egingo dira Udal Artxiboan, 39/2015 Legearen 13. artikuluan. jasotako kasuetan dauden dokumentuanak ezik. Kasu horretan eskaera idatziz aurkeztu beharko da.
  2. Kontsulta, bertako lokaletan egin beharko da eta dokumentuek ez dute atera beharko bertatik.
  3. Nolanahi ere, kontsultarako baimendutako agirien kopiak edo ziurtagiriak eska ditzake interesdunak.
  4. Argazkien kopiakere eskura daitezke euskarri digitalean, beti ere egilearen eskubideak babestuz.

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den edonork eskubidea du erregistroetan sartu eta udal artxiboan jasotzen diren agiriak ikusteko, edozein dela espresio modua, idatzia, soinua edo imajina. Eskubide honetatik kanpo geratzen dira 39/2015 Legearen 13. artikuluan. jasotako kasuak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Udal artxibariek horrela eskatuko balute, eskaera-orria inprimaki normalizatuan, argiki azalduz eskatzen den dokumentazioa.

Non/Nola eskatu daiteke?

    Aurrez-aurre:
  • Udal Artxiboa
    Anbrosia Olabide Gizartze Zerbitzuetako zentrua
    Pio Baroja 1 20140 Andoain
    8:00 - 14:00 (Udan 8:00 - 13:30 en verano)
    943 300 830. Luz.: 344/347

        Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu).

        Ordaindu behar da?

        22 - Kopiak
        Fotokopiak DIN A40,25 €
        Fotokopiak DIN A30,40 €
        Plano arrunten kopiak, metro lineala edo zatiko5,00 €
        Poliesterrezko planoen kopiak, metro lineala edo zati bat25,05 €
        Txartelak liburutegiko bazkideentzat (bakarrik kobratuko da txartela galtzeagatik edo ondatzeagatik, hau da 2. txartelatik aurrera)4,15 €
        Informazio kartografiakoa disketean20,75 €
        Beste informazioa disketean5,75 €

        * Kopiak nahi balitu.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Unean, beti ere arlo horrek dituen aukeren arabera

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        1. Eskaeraren aurkezpena.
        2. Alkatetzaren oniritzia udal zerbitzu teknikoen iritzia jaso ondoren.

        Nork onartu behar du?

        Alkatetzak

        Izapidetze ardura duen lansaila

        Idazkaritza - Artxiboa: 943 300 830 - 344 edo artxiboa@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Alkateak espresuki eta idatziz emaniko baimenik gabe, eta beti ere artxibariak dagokion txostena egin ondoren, udal artxiboak eskuratutako edozein agiriren berrekoizpena egitea debekaturik dago.
        • Agiriak argitaratuko balira, erreprodukzio eta/edo argitalpen guztietan, bai agiriaren jatorria (Andoaingo Udal Artxiboa), bai jabea (Andoaingo Udala), bai egilearen izena, ezaguna bada,argazkien kasuan, aipatu beharko lirateke.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Artxiboko fitxategia

        DBEB kodea: A23

        Fitxategiaren xedea: Udal artxiboa kudeatzeko eta kontrolatzeko datu identifikagarriak biltzen dituen fitxategi nagusia

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD