Sarrera Erregistroa: idatzien harrera

Zer da? Zertarako da?

Eskaerak edo agiriak jaso edo bidaltzeko bide ofiziala da Sarrera eta Irteera Erregistroa. Bertan jasotzen dira udalaren aurrean aurkezten diren eta honek bidaltzen dituen idatzi guztiak. Baita ere, udalarekin hitzarmena sinatuta duten Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari zuzendutako idatziak.

Idatziak erregistratzeko bi modu:

  1. Aurrez-aurre: Ataria-Herritarren Arreta Zerbitzuan. Egun guztietan, larunbata, igande eta jaiegunetan (ikus M001 fitxa) izan ezik.
  2. Internet bidez: Zerbitzu Telematikoetan sartuz. Urte guztietan, 24 orduz.

Nork eska dezake?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Interesdunak ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiriak aurkezteko eskatuko da.
  2. Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona ordezkatuz eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.
  3. Zerbitzu Telematikoetan sartzeko identifikazio sistema bat beharko duzu: sinadura digitala duen txartela (IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN-e) edo Andoaingo Udalak zure eskura jartzen duen B@kQ (anbulategian eta KZgunean ere eskuratu dezakezu)

Non/Nola eskatu daiteke?

        Andoaingo Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

        • Edozein administrazio publikoko (udalak, aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
        • Postetxean, EBBE zerbitzuan.

        Ordaindu behar da?

        Agiria doan jasoko da erregistroan. Dena dela, egiaztatu beharko da erregistroan jaso nahi den agiria unean bertan ordaindu beharreko zergaren edo tasaren baten eraginpean dagoen.

        Izapidetze edo ebazpen epea

        • Legezko gehienezko epea: Erregistroa unean bertan egingo da. Ebazteko epea desberdina izango da, eskabidearen edukia eta sorrarazten duen prozedura-motaren arabera.

        Araudi aplikagarria

        Eskaera jaso ondorengo urratsak

        Internet bidez eskaera edo idatzi bat erregistratu dezakezu eta aurretik egindakoak kontsultatu.

        Erregistroen kontsulta:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Ziurtagiri elektroniko edo B@kQ bidez identifikatu.
        3. Pantailan azalduko dira zure izenean dauden erregistroak (sarrera edo irteera). Erregistro bakoitzaren gainean sakatuz datu guztiak (data, ordua, zenbakia, gaia...) ikusi ahal izango dituzu, eta atxikitako agiriak deskargatu eta inprimatu.

        Idatzi bat erregistratu:

        1. Eskuinean dagoen lauki urdina, Online tramitazioa hasi, sakatu.
        2. Eskuinean dagoen lauki urdina Idatzi berri bat alta eman, sakatu.
        3. Behin orrian:
        • Eskaeraren laburpen bat idatzi (220 karaktere). Eskaeraren arrazoien azalpenak eman (2000 karaktere) idatz ditzakezu ere.
        • Nahi izanez gero, edozein idatzi, argazki edo marrazki atxiki dezakezu eskaerari, beti ere Mb 50 baino txikiagoa bada. Artxiboaren formatoa ez bada bateragarria, ZIP edo RAR batean bidal dezakezu.
        • Eskaera berrikusi eta, lege baldintzak onartu ondoren, bideratu.

        Nork onartu behar du?

        Ez dagokio

        Izapidetze ardura duen lansaila

        ATARIA - Herritarren Arreta Zerbitzua - 943 300 830 edo ataria@andoain.eus

        Beste zenbait ohar interesgarri

        • Erregistro Telematiko bitartez alta emandako eskaerak Aurrez-aurreko Erregistrotik egindakoak bezala izapidetzen dira.
        • Orri honetako goi aldean, eskuinean, dagoen Gipuzkoako beste udal batera joan aukeran sakatuz udalez alda dezakezula eta bertan izan ditzakezun tasa eta zergak kontsultatu.

        Datu pertsonalen babesa

        Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

        DBEB kodea: M07

        Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola

        Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD