Euskara ikasteko dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Euskara ikastea sustatzeko dirulaguntza.

Nork eska dezake?

Baldintza hauek betetzen dituen edozein pertsona fisiko interesdunek edo haren ordezkariak:

  • Lasarte-Orian erroldatua egotea, ikastaroa hasi baino egun bat lehenagotik ikastaroa amaitu bitartean.
  • 16 urte beteak izatea ikastaroa amaitzen den egunean.

Aurkeztu beharreko agiriak

Kasu guztietan:

  • Eskaera-orria eredu normalizatuan
  • Ordezkaria baimentzeko agiria (kasua hala bada)
  • Berariazko oinarrietan adierazitakoa, eta, zehazki:
    • Matrikula pagatu izanaren frogagiria (Lasarte-Oriako udal-euskaltegiko ikasleek ez duzue matrikula pagatu izanaren frogagiria aurkeztu beharko).
    • Euskaltegiko zuzendariaren ziurtagiria.
    • Banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.

Eskaera-orria betetzeko laguntza:

  • 3. atala betetzeko informazioa
    • Dirulaguntzaren izenburua: Euskara ikasteko dirulaguntzak
    • Deialdiaren data (GAO): ez da bete behar
    • Departamentu deialdigilea: Euskara Zerbitzua
    • Proiektuaren titulua: ez da bete behar
  • 4. atala: ez da bete behar
  • 6. atala: atal horretatik bete beharreko baldintza bakarra da Udalarekin zorretan ez egotea, eta Udalak zuzenean egiaztatuko du.

Nola eska daiteke?

        Posta bidez:
      • Okendo Plaza 001 20160

      Zenbat kostatzen da?

      Ez du kosturik

      Tramitatzeko edo ebazteko epea

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun administratiboaren izaera: ezezkoa

      Lege-esparrua

      Prozeduraren tramiteak

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura:

      1. Dagokion Arloak datuak/dokumentuak egiaztatzea
      2. Udal Zerbitzu Teknikoen txostena
      3. Kontu-hartzailetzak fiskalizatzea
      4. Ebazpena intersatuari jakinaraztea
      5. Diru-laguntza ordaintzea, hala badagokio
      6. Espedientea artxibatzea

        Ebazteko organoa

        Alkatea

        Unitate arduraduna

        Euskara - Euskara-zerbitzua

        Beste datu interesgarri batzuk

        URTEKO DEIALDIA

        Alkateak deialdia onartu ondoren, bertan ezartzen dira dirulaguntza lerro honen urteko zenbatekoa eta eskaerak aurkezteko epeak.

        DIRULAGUNTZA JASOTZEKO BETE BEHARREKO BESTE BALDINTZA BATZUK

        • Udalarekin zorretan ez egotea.
        • Ikasketa ofizialak edo homologatuak eskaintzen dituen euskaltegi batean ikastaro hauetakoren bat egina izatea, gutxienez % 85eko asistentziarekin eta gutxieneko aprobetxamendua gaindituta:
        1. Euskaltegiko ikasturtean zeharreko ikastaroa, gutxienez 80 ordukoa.
        2. Barnetegia, gutxienez hilabete segidan baldin bada.
        3. Udako ikastaroak (euskaltegian bertan edo barnetegietan). Ikasturtean zehar aurreko ikastaro-mota horietako bat egin duten ikasleen kasuan bakarrik subentzionatuko dira, betiere bekak jasotzeko baldintzak betetzen badituzte.
        • Ikastaro bat diruz laguntzerakoan, matrikula ordaintzen den unetik hasiko da asistentzia kontatzen. Ikastaroa amaitu baino lehenago uzten dutenek ez dute dirulaguntzarik jasotzeko aukerarik izango.

        ESKABIDEAK ETA EPEAK

        • Urtero, aurreko urteko irailaren 1a eta urte horretako abuztuaren 31 bitartean hasi eta bukatutako ikastaroak lagunduko dira. Udako ikastaro eta barnetegien kasuan, abuztuaren 31 baino lehenago hasi bai baina bukatzen ez diren ikastaroak ere lagundu ahalko dira.
        • Dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost lanegunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera.

        LAGUNTZA BAKOITZAREN ZENBATEKOA

        Lasarte-Oriako euskaltegiak:

        Dirulaguntza matrikularen % 85 artekoa izango da.

        Lasarte-Oriatik kanpoko euskaltegiak:

        Dirulaguntza matrikularen % 85 artekoa izango da, baldin eta diruz lagundutako ikastaroetako matrikulak ez badira Lasarte-Oriako Udalak ordenantza fiskaletan udal-euskaltegiko orduko prezio publikoetan ezarritako kopurua + % 10 baino handiagoak. Ordaindutako matrikulak kopuru hori baino handiagokoak badira, muga horretaraino bakarrik ordainduko ditu Udalak (dagokion subentzioaren ehunekoa aplikatuz).

        Kalkulu horretarako, orduko prezio oinarrizkotzat honako hauek hartuko dira:

        • Ikastaro presentzialen kasuan, astean 10 orduko ikastaroaren prezio unitarioa.
        • Ikastaro ez presentzialen kasuan (autoikaskuntza, on-line), 190 orduko ikastaroaren prezio unitarioa.
        • Barnetegiak izango dira aurreko arauaren salbuespen. Kasu horretan, eskolei dagozkien matrikulak osorik izango dira subentzionagai (dagokien subentzioaren ehunekoa aplikatuz). Ostatu-gastuak ez dira diruz lagunduko.

        DIRULAGUNTZAK ORDAINTZEA

        • Ekainaren 30a bitartean bukatutako ikastaroak:

          Dagozkien dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira. Lehen ordainketa egingo da abuztuaren 31 baino lehenago, dagokien dirulaguntzaren %60a. Bigarren ordainketa egingo da urtea amaitu aurretik, dagokien dirulaguntzaren %40a (edo, horretara iristeko adinako krediturik ez badago, dagoen diru-kopurua hainbanatuz).

        • Uztailaren 1etik abuztuaren 31 bitartean bukatutako ikastaroak:

          Dagozkien dirulaguntzen ordainketak pagamendu bakarrean egingo dira. Pagamendu hori urtea amaitu aurretik egingo da, eta, gutxienez, %60koa izango da ( gehienez %100ekoa izango da horretara iristeko adinako krediturik badago, dagoen diru-kopurua hainbanatuz).

        Datu pertsonalen babesa

        Datuen tratamenduaren arduraduna: LASARTE-ORIAKO UDALA

        Datuen Babesaren Ordezkariaren posta-helbidea: datubabesa@lasarte-oria.eus

        Xedea; Zilegitasuna; Lagapenak: TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA - 2.5 Atala: LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

        Eskubideak: Irispide eskubidea, Zuzentzeko eskubidea, Ezerezteko eskubidea, Tratamendua mugatzeko eskubidea eta aurka egiteko eskubidea

        Informazio gehiago: www.lasarte-oria.eus/eu/dbeo