Fidantzen Eraketa eta Kitapena (Abalak eta dirutan)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

ERAKETA:

Administrazioari bermatzen diote enpresariak administrazioaren aurrean bete beharren bat ez betetzearen arriskua.

KITAPENA:

Obra, zerbitzu edo horniketaren exekuzioa bermatzeko, dirutan edo berme bidez udaleko diru-kutxan eginiko gordailuaren kopuruaren itzulketa da.

NORK ESKA DEZAKE?

ERAKETA: Udalak eskatuta.

KITAPENA: Interesatuak edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

ERAKETA: Dirutan edo berme agiriaren bidez, Z.P.K. legearen 96. Art. Arabera (2001/1098 E.D.ren V eranskina eredua, Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra).

KITAPENA: Eskaera-orria eredu orokorrean. (0-orok-1.0-17 Eredua)

Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
· Ordezkaritza -idazkia.
· Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
· Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Txosten teknikoa, ziurtatuz ez dagoela erreklamaziorik, ez Udalaren aldetik, ez partikularren aldetik.
      2. Alkatearen ebazpena fidantza osoaren edo zati baten itzulketa onartuz. Interesdunari jakinarazi.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Eskaera egiteko epea

      • Behin betiko bermea: baldintza administratiboen agirian ezartzen den berme epea igarota Udalak, ofizioz, itzuliko du bermea.

      Izapidetzeko edo ebazpena emateko epea

      Eraketa interesatuak dirutan edo abalaren bitartez sarrera egiten duen momentuan izango da.

      Kitapena, Legezko gehieneko epea: 2 hilabete.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus