Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoa ez den atzerriko herritarren errolda inskripzioa berritzea.
*Apirilaren 2ko, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 16.1 artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera (...) ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoak ez diren atzerritarrak udal erroldan inskripzioa bi urtetik behin berrikusi beharko da.”
Berritzea adierazitako epean egingo ez balitz, inskripzioa iraungitzat jotzeko eta Biztanleen Erroldan baja emateko arrazoi izango litzateke.
Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoa ez den atzerriko herritarrak.
* Eskatzailea adin txikikoa denean, berritzeko eskaera bere aitak edo amak edo adin txikikoaren legezko ordezkaria den pertsonak sinatu beharko du, eta nortasun agiriaren fotokopia erantsi beharko da.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.