Lursail edo eraikinak zatikatzeko/banantzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lursail, eraikin edo lokal bat zatikatu edo banantzeko lizentzia eskuratzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera orokorra.
  2. Proposaturiko lursail bereiztea eta oinarri duen planeamenduko zehaztapenei behar bezala egokitzea zuritzen duen eta, era berean, jatorrizkoa izandako finkaren eta bereizi ondoren gertatu diren lursailen azalpena egingo duen txostena.
  3. Jabetza agiria edo, halakorik ez balitz, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, zeinean aditzera eman behar diren ukituriko finken gaineko eskupekotasunari buruzko inguruabar guztiak, zamen egoera eta horien idazpen-datu oinarrizkoen azalpena.
  4. Gaur egungo egoeraren planoa, zeinean marraztuko baitira lursailaren mugak eta, hala badagokio, horren gainean eraginik izan dezaketen hirigintza zehaztapenak, era berean aditzera emanez mugakide diren lursailen jabeak nortzuk diren.
  5. Eskala berean egindako lur zatikatze planoa eta gaur egungo planoari dagozkion baldintza orokorrak.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      03 - HIRIGINTZA ZERBITZUAK EMATEA. ONDORENGO ESPEDIENTE ETA PROEIKTUEN TRAMITAZIOA ETA HAUEN ALDAKETAK.
      Hirigintza lurzatiketak edo segregazioak.100
      Hondamen espedientearen izapidetza.639
      - Iharduera lizentzia behar dutenak.700
      - Baimena ukatutako Iharduerak.111
      -Hirigintza informazio zehatza: aurreanalisia eskatzen duenean (+A epigrafeko fotokopiak, hala bada)70
      -Eskatutako planoak paper edo euskarri digitalean.4

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Eskaeraren aurkezpena.
      2. Udal zerbitzu teknikoen txostenak.
      3. Alkatetzaren Ebazpena banaketa lizentzia onartuz edo ezetsiz.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Hirilurra ez den lursailean banatzen diren finken gutxieneko azzalera, laborantzarako gutxieneko unitatatea den Ha 1 baino txikiagoa ezingo dira izan, Gipuzkoarako ezarria, Euskal Herriko Elkarte Autonomoaren Lehentasunezko Nekazal Ustiapenak erregulatzen dituen 168/1997 Dekretuaren 7.artikuluaren arabera.
      • Partzela baten banaketa baimena, beste bati edo batzuei gehitzeko bada, emakida hau etenda gelditzeko baldintzara lotua dago, eskatzaileak ekarri arte, elkartzea benetan gauzatu denaren inguruko eskrituraren baimendutako kopia eta Ondasunen Erregistroan aurkeztu izan denaren agiria, bere inskripziorako. Baldintza hau ematean ez den bitartean, eskaturiko banaketa eraginik gabe geratuko da. (HAPO-aren arau orokorren 26 artikuluaren 1.go puntua).

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus