Herritarren ataria
Administrazio elektronikoa

Familia ugariaren tituluaTramitación mediante usuario y contraseñaTramitación mediante tarjeta de firma electrónicaTramitación en ventanillaTrámite no gestionado por el Ayuntamiento

Familia ugariaren titulua eskatzeak onura batzuk eskaintzen dizkie hainbat baldintza betetzen dituzten familiei. Laguntzarik garrantzitsuenak diru laguntza fiskaletan, hezkuntzan eta garraio publikoan gauzatzen dira; eta horri gehitu behar zaizkio sektore pribatuak eskaintzen dituenak (merkataritza arloan, osasunean, kulturan, bankuetan eta telekomunikazioetan).

Gizarte zerbitzuak

Santa Fe kalea, 18. 20247 Zaldibia Tlf.: 943882000 Fax: 943885043 gizarte@zaldibia.eus

Astelehenetan eta ostegunetan: 09:00etatik - 13:00etara

• Baldintzak:
Titulu hau eskuratzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
- 3 seme-alaba edo gehiago izatea.
- 2 seme-alaba soilik izan arren, gutxienez bietakoren bat minusbaliatua izatea edo lanerako gai ez izatea.
- 2 seme-alaba soilik izan arren, familia-buru biak minusbaliatuak izatea.
- Edonola ere, seme-alabek ezkongabeak izan behar dute, 21 urtez beherakoak (ikasten edo langabezian egoteagatik, epea 25 urte arte luzatu daiteke), eta gurasoekin eta ekonomikoki horien menpe bizi behar dute.
• Non tramitatu:
- Gipuzkoako Foru Aldundian - Informazioa. Gipuzkoa plaza z/g 20004 Donostia
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:00 – 19:00 Larunbatetan: 9:00 – 13:00
- Zaldibiako Udala. Gizarte zerbitzuetan

Eskaera

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Eskaera burutzeko elektronikoki sinatu behar da.
Tramitazio elektronikoa hasi

Ayto78