Egoitza elektronikoa Arrasate

Arrasateko enpresentzako laguntzakTramitación mediante usuario y contraseñaTramitación mediante tarjeta de firma electrónicaTramitación en ventanillaTrámite no gestionado por el Ayuntamiento

Dirulaguntza programa bat da, Arrasateko enpresei zuzendua, kontuan hartzen dituena enpresa berriak, negozioen eskualdaketak, edo eta aurretik dauden enpresetan ematen diren jarduera-dibertsifikazioak.

Diru laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren arabera kalkulatzen da, eta kasu batzuetan enplegua sortzea eskatzen du, Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean, zein erregimen orokorrean.

Enplegua

Enplegu eta Garapen Ekonomiko Saila

BAZ
Arano eta Garcia maisu-maistrak 8; 20500-ARRASATE
Tel.: 943 252000
Fax: 943 252050
E-posta: baz@arrasate.eus

Astelehenetik egubakoitzera arte: 8:30 - 19:00 / Zapatuan: 9:00 - 13:00
(Abuztuan: astelehenetik egubakoitzera arte 8:30 - 14:00)

    • Tramite honetara dokumentuak igo behar badituzu, ez dira derrigorrez sinatu behar.
    • Eskabideak aurkezteko epea: 2023/10/31 arte.
 
 - Tamaina handiko fitxategi elektronikoen bidalketa egiteko oharrak (20Mb baino gehiago):
 
      1.- Eskabidean aurkeztu beharreko fitxategi elektronikoren batek 20Mb gainditzen badu, Arrasateko Udalaren Bidali zerbitzua erabili ahal izango duzu (https://bidali.arrasate.eus/s/bidali).
 
      2.- Bidali zerbitzua erabili aurretik, eskabidea izapidetu eta Arrasateko Udaleko egoitza elektronikotik (http://ataria.arrasate.eus) erregistratu beharko duzu. Bertan, Bidali plataformaren bitartez erantsiko dituzun fitxategien izenak adierazi beharko dituzu oharretan (adibidez Arrasateko_planoa.zip).
 
      3.- Bidali bidez fitxategiak igotzerakoan, ez ahaztu aldez aurretik lortutako erregistro-kodearen erreferentzia adieraztea fitxategi bakoitzaren izenean (adibidez, Arrasateko_planoa_A23-19373.zip). Horrela, azkar erlazionatu ahal izango dugu eskaerarekin.
 
      4.- Derrigorrezkoa da fitxategien bidalketa, erregistroa egoitza elektronikotik egin den egun berean izatea.
  • Enpresa proiektuaren deskribapena
    Derrigorrezkoa
  • Inbertsio plana eta inbertsioko fakturen kopiak
    Derrigorrezkoa
  • Enpresaren bezeroen zerrenda eta horiei azken 12 hiletan saldutakoen egiaztagiria, hala dagokionean.
  • Diru laguntza eskatzen deneko lanpostuen titulardunen NAren kopia.
    Derrigorrezkoa
  • Bankuko kontuaren titulartasun agiria.
    Derrigorrezkoa
  • Diru laguntza eskatzen deneko lanpostuen kontratuen kopia, hala dagokionean.
  • Sozietatearen eraketa eskrituraren, estatutuen eta Merkataritza Erregistroan izena emandako agiriaren kopiak, hala dagokionean.
  • Gizarte Segurantzako erregimenean altan egotearen egiaztagiria
    Derrigorrezkoa
  • Arrasaten IEZn alta egiaztagiria
    Derrigorrezkoa
  • Jarduera irekitzeko edo hasiera emateko komunikazioa, hala dagokionean.
  • Jarduera lizentzia munizipala.
    Derrigorrezkoa
  • Diru laguntza eskatzen deneko langileen bizitza laboralaren ziurtagiria.
    Derrigorrezkoa
  • Diru laguntza eskatzen deneko langile bakoitzaren adierazpen erantzulea, oraingo enpresan sartu aurreko 12 hiletan jarduera beran edo antzekoan, banaka edo sozietatean, titular moduan jardun ez izanari buruz.
    Derrigorrezkoa
  • Zerga obligazioetan eta Gizarte Segurantzan egunean egotearen ziurtagiri eguneratuak. Ordainketako egoera erregularrean egongo da, atzerapena lortu duen enpresa eta atzeratutako zorrari buruz agiriz kreditatzen duena.
    Derrigorrezkoa
  • Adierazpen erantzulea, enpresak eskatu edo jaso dituen beste diru laguntza batzuei buruz.
  • Adierazpen erantzulea, enpresak indarrean dagoen lan legediaz kanpoko baldintzetan eskulanik ez erabiltzearen inguruan.
    Derrigorrezkoa
  • Arrasateko Udalak, beharrezko iritziz gero, kasu bakoitzean eska lezakeen beste dokumentazio gehigarri bat.
Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Bulegoan bertan aurkeztu behar da. Leihatilan aurkeztu daitekeen dokumentuaren ikonoa Elektronikoki aurkeztu behar da

Arrasateko enpresentzat dirulaguntzak: sortu berriak, negozioen eskualdatzeak, jardueren dibertsifikazioak

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Eskaera burutzeko elektronikoki sinatu behar da.
Tramitazio elektronikoa hasi

Informazio osagarria

Oinarri espezifikoak: Arrasateko enpresentzako dirulaguntzak.

pdfP7827.pdf

Eskabide orria

Elektronikoki egin ezin baduzu, dokumentua deskargatu eta bete dezakezu, Udaletxean ohiko ordutegian errejistratzeko.

pdfP7831-01.pdf

Eskabide orria

Elektronikoki egin ezin baduzu, dokumentua deskargatu eta bete dezakezu, Udaletxean ohiko ordutegian errejistratzeko.

pdfP7836-01.pdf

Tramitazio elektronikoa

Eskaera honen tramitazioa elektronikoki egin dezakezu

Eskaera burutzeko elektronikoki sinatu behar da.
Tramitazio elektronikoa hasi

AYTO55+ON+EU