Tramite honetara dokumentuak igo behar badituzu, ez dira derrigorrez sinatu behar.
- Tamaina handiko fitxategi elektronikoen bidalketa egiteko oharrak (20Mb baino gehiago):
1.- Eskabidean aurkeztu beharreko fitxategi elektronikoren batek 20Mb gainditzen badu, Arrasateko Udalaren Bidali zerbitzua erabili ahal izango duzu (
https://bidali.arrasate.eus/s/bidali).
2.- Bidali zerbitzua erabili aurretik, eskabidea izapidetu eta Arrasateko Udaleko egoitza elektronikotik (
http://ataria.arrasate.eus) erregistratu beharko duzu. Bertan, Bidali plataformaren bitartez erantsiko dituzun fitxategien izenak adierazi beharko dituzu oharretan (adibidez Arrasateko_planoa.zip).
3.- Bidali bidez fitxategiak igotzerakoan, ez ahaztu aldez aurretik lortutako erregistro-kodearen erreferentzia adieraztea fitxategi bakoitzaren izenean (adibidez, Arrasateko_planoa_A23-19373.zip). Horrela, azkar erlazionatu ahal izango dugu eskaerarekin.
4.- Derrigorrezkoa da fitxategien bidalketa, erregistroa egoitza elektronikotik egin den egun berean izatea.