Dirulaguntza hau jasotzeko aukera izango dute Zumaiako norberaren konturako langileek edo langile autonomoek eta enpresa txikiek, baldin eta lanaldi guztien batura eginda %100eko lanaldian 10 langile baino gutxiago badituzte, eta 2019. urteko negozio bolumena ez bada milioi 1 eurotik gorakoa.
Salbuespen gisa, eta pertsonen mugikortasunaren murrizketak eta osasun-agintariek alarma-egoera deklaratzearen ondorioz emandako gomendioak kontuan hartuta, eskatzaileek nahitaez izan behar dute harremana Zumaiako Udaleko Administrazioarekin eta Urola Kostako Mankomunitatearekin, bitarteko elektronikoen bidez, APELen 14.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Laguntza helbidea: harrera@urolakosta.eus