On-line ordainketa sistema erabil dezakezu Internet bidez Arrasateko udalari zerga, tasa, isun, etab.en ordainketak egiteko.
Ordainketa egiteko eskuan izan behar dituzu:
• Arrasateko Udalak bidalitako ordainketa agiria (erreziboa)
• Aurrezki Kutxa edo banku hauetako baten ordainketa txartela: Kutxa, Caja Laboral - Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, BBVA, La Caixa o edo Banco Santander Central Hispano.
Sistema segurua da, datuen konfidentzialtasuna bermatua dago eta erosotasuna eskaintzen dizu 24 orduz etenik ez duen zerbitzua delako.