Egoitza elektronikoa Arrasate

Faktura elektronikoaren atariaTramitación mediante usuario y contraseñaTramitación mediante tarjeta de firma electrónicaTramitación en ventanillaTrámite no gestionado por el Ayuntamiento

Faktura sortu, ziurtagiri onartuen bidez digitalki sinatu eta Arrasateko Udalari bidali ahal izango diozu.

Arrasateko Udalaren Organo kudeatzaile, Unitate izapidetzaile eta Kontabilitate bulegorako kodea hauxe da: L01200551.

Kontuhartzailetza

Herriko plaza nagusia 1; 20500-ARRASATE
Tel.: 943 252003
E-posta: faktura@arrasate.eus

Astelehenetik ostiralera: 8:00-15:00

Faktura elektronikorako argibideak:
 
  • Hornitzaileek Facturae formatua erabili behar dute, 3.2 bertsioan edo xml formatuan. Gainera, faktura horiek bidali behar dira bitarteko elektronikoak
  • erabilita (fitxategi informatikoak) edo bitarteko telematikoak erabilita (ordenagailu batetik bestera), betiere ziurtagiri balioztatuen bidez modu digitalean sinatuta.
  • Bestelako formatuak, PDFa kasu, ez dira onartuko baliozko faktura elektroniko gisa.
  • Sinadura elektronikoko formatua XML-Advanced Electronic Signatures (XAdES), ETSI TS 101 903 zehaztapenera egokituko da. XAdES 1.2.2. eta 1.3.2 bertsioak onartuko dira, baita sinadurarako honako luzapen hauek ere: XAdES-EPES eta XAdES-XL.
  • Bitarteko hauek erabil daitezke faktura elektronikoak Kontabilitate Zerbitzuari bidaltzeko:
  • Egoitza elektronikoko “Faktura elektronikoak bidaltzea” sekzioan eskatutako datuak osatuz.
  • Komeni da faktura elektronikoa bidali aurretik postaren sinadurari dagozkion fitxategi guztiak ezabatzea (pie-email.gif, info.gif...). Horretarako, eta ahal den heinean bederen, faktura soil-soilik igortzen saiatu beharko da. Hala egin ezean, fitxategi horiek fakturari erantsitako dokumentu gisa erregistratuta geratuko dira, eta horien tratamendu okerra eragingo dute.
  • Behin faktura jaso ondoren, igorleak faktura onartu dela edo, hala badagokio, baztertu dela jakinaraziko duen erantzuna jasoko du.
  • Faktura jaso izanaren baieztapena jaso ahal izateko, mezuak (erantzunak) hartzea onartu beharko du faktura elektronikoak igortzeko, hornitzaileak erabiltzen duen helbide elektronikoak.
  • Faktura elektronikoak sortzeko aplikazioa deskargatzeko aukera badago. Ef4ktur softwareak Facturae formatuan egiten ditu fakturak. Ef4ktur dohainik deskarga daiteke web-orri honetatik: https://www.ef4ktur.eus/instaladores/ 
 

Faktura elektronikoa

Informazio osagarria

Faktura elektronikoa.

pdfP6937.pdf

AYTO55+ON+EU